[Librezale] Beste proiektu batzuk?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 27, 14:05:48, CET 2010
az., 2010.eko urtren 27a 08:15(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> 26/01/2010 21:42(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Ez dakit Librezaleko inor prest egongo litzatekeen beste batek
>> diruagatik itzuli duen eta dirua amaitu denean mantenurik gabe utzi
>> duen aplikazio bat mantentzeko. Nik seguru asko ez nuke egingo, baina
>> norbaitek egin nahi balu, niri dagokidanez ez nuke arazorik edukiko
>> Librezalen sartzeko.
>
> Zein da guztion diruarekin beste batek aurreratutako lan profesionala
> mantentzearen arazoa?
> Ez dut ulertzen.
>
> Helburua garbi daukat, euskarak bizi behar badu gizartean ordu gehien
> ematen ditugun arloak euskaldundu behar ditugu, LANA zoritzarrez ordu
> asko ematen dugun tokia da. (Horregatik sortu ziren enpresak
> euskalduntzeko plan bereziak) Lanean dirukontuekin gabiltzanok
> enpresako arlo guztiekin dugu harremana eta gune hau erdalduna bada
> gazteleraren erabilera zabaltzaile bilakatu daiteke. Oso zaila izango
> da enpresa euskalduntzea arlo hau alboratuta.
>
> Beraz euskaltzale ikuspegitik kontabilitatea eta kudeaketa
> euskalduntzea ezinbestekoa deritzot.
>
> Euskaldunon zergekin administrazioak duen dirua non dago honetan baino
> hobe? Azpiegitura handiak kontratatzen?
>
> Librezalen mahaia gainean jarri zen arazoa eta ni ados nagoena beste
> bat da. Software libreak bere izaera galtzea, itzulpen arduradunak
> softwarea ez eguneratzean, dirulaguntzarik jasotzen ez badu.
>
> Justu proposatzen ari naizena hori sahiestea da, aurrez gu mantentzeko
> ardura hartuz.
> Beste kontu bat da, ahal dugun (denok lepo gabiltza), edo nahi dugun
> ere bai.
>
> zeren eta "Su ta Gar"ek zioen bezala "Nik ez diat inoiz esango hire
> egin beharra zein den..."
>
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
Gero irakurriko dut patxadaz eta erantzungo dut kasu horren inguruan,
baina aipatu nahi nuen itzultzea interesgarria den proiektuen zerrenda
oso ondo ikusten dudala nik ere. Itzulpen bat egin nahi duenarentzat eta
guretzat ere erabilgarria da.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago