[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
As, Urt 26, 22:47:59, CET 2010


Gabon,

al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
> Zorionez webgunearen kontua aurrera doa[1] eta hementxe laburpen txiki 
> bat.
>
> Azkenaldian egindakoak:
>
> - Itxuraren aldetik moldaketa nagusiak egin dira, oraindik baliteke 
> detaile ņimiņoren bat geratzea, azken orduko konponketaren bat, baina 
> gehiena egina dago.
>
Ez dakit gaur ere proiektuen kutxarena egin ahalko dudan, azkenaldian 
lan askorekin presaka nabil... Zorionez garrantzia gutxiko konponketa 
bat baino ez da.

> - Wikiko URLak aldatu dira. URL zaharrak erabiltzean (wiki.libr...) 
> oraindik arazoren bat gerta badaiteke ere, egitura berria martxan 
> dago. Webgune zaharreko berbideraketak ere prest daude, eta web berria 
> martxan jartzen denean aktibatuko dira.
>
> - Wikian proiektuen informazioa[2] osatu eta txukundu da. Semaforoak 
> prest daude. Proiekturen batean zabiltzatenok edo interesa duzuenok 
> mesedez eguneratu eta zuzendu bertako informazioa, ziurrenik akatsak 
> baitaude.
>
> - Bilatzailea martxan dago. Wikian eta blogean bilaketa bat egiten 
> baduzue dagoeneko bilatzaile "berria"rekin egingo dira bilaketak.
>
> - Foroa eguneratu da FluxBBra. Itxura berria aktibatzeko dago, baina 
> orain aktibatuko balitz zuzenean bistan egongo zen. Uste dut dena 
> batera publiko egitea hobe dela (wikia ikustezina da!).
>
>
> Geratzen direnak:
>
> - Pootle eguneratu eta itxura moldatzea. Esango nuke momentuz ez 
> daukala presa gehiegirik eta webgune berria argitara eman ondoren ere 
> egin daitekeela. Herriak hitz egin dezala halere.
>
Ados, gainera aditu bat gure artean dugunez, lasai egon gaitezke ;)
> - Katalogoa? Egungo proiektuen txantiloiekin nik uste gure proiektuen 
> "katalogo" edo antzeko zerbait badaukagula.
>
Oraingoz nik ere enuke besterik egingo.
> - Webgune berria online jartzea, zaharra <-> berria aldaketa egitea 
> eta gauza zaharrak garbitzea/aparte lagatzea.
>
>
> Bestelakoak:
>
> - Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko 
> konkretuak dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako 
> loturak jartzeko aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako 
> aplikazioak hortik haratago doazela, igual ondo etor liteke 
> deskargarako aukerak hedatzea.
> Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak. 
> Beste aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat 
> banaketarako deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE, 
> Fedora, ...).
> Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi daitezke.
>
Ados, eta Ubunturen kasuan (behintzat) apt:url delakoa (edo apt-url ...) 
erabil dezakegu, instalazioak web bidez errazteko baita.
> - Wikian baita ere kontakturako inprimaki bat gehi daiteke, mezua 
> zuzenean posta-zerrendara modu gardenean iristeko. Jendeari gauzak 
> muturraren aurrean jartzeak parte hartu eta galdetzeko joera susta 
> lezake.
>
Ideia ona, baina Asierrek esan bezala ez hartu lan gehiegi.
> - Webgune berrian estatistikak nahi ditugu? Piwik[3] izeneko tresna 
> libreak oso itxura ona du.
>
Nik normalean ez ditut erabiltzen... baina suposatzen dut interesgarria 
izan daitekeela ondorioak  ateratzeko, eta traba behintzat ez du egingo.
> - Azaleko albisteak idatzi nahi dituenak eman diezadala bere gustoko 
> erabiltzaile-izen eta e-posta bat WPen erabiltzaile bat sortzeko.
>
Badakidanez ez dudala albisterik idatziko, ez dizut erabiltzailea 
sortzeko lanik emango... ;)
>
> Bueno, nahikoa oraingoz xD
>
> Julen.
>
>
Seguruenik nik beste proiekturen bat gehituko dut: CoverGloobus eta 
Gloobus Preview adibidez (Gwibber azkenean erabaki nuen ezetz, dagoeneko 
ia ez dudalako erabiltzen).

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago