[Librezale] Beste proiektu batzuk?
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Urt 27, 08:15:29, CET 2010
26/01/2010 21:42(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit Librezaleko inor prest egongo litzatekeen beste batek
> diruagatik itzuli duen eta dirua amaitu denean mantenurik gabe utzi
> duen aplikazio bat mantentzeko. Nik seguru asko ez nuke egingo, baina
> norbaitek egin nahi balu, niri dagokidanez ez nuke arazorik edukiko
> Librezalen sartzeko.
Zein da guztion diruarekin beste batek aurreratutako lan profesionala
mantentzearen arazoa?
Ez dut ulertzen.
Helburua garbi daukat, euskarak bizi behar badu gizartean ordu gehien
ematen ditugun arloak euskaldundu behar ditugu, LANA zoritzarrez ordu
asko ematen dugun tokia da. (Horregatik sortu ziren enpresak
euskalduntzeko plan bereziak) Lanean dirukontuekin gabiltzanok enpresako
arlo guztiekin dugu harremana eta gune hau erdalduna bada gazteleraren
erabilera zabaltzaile bilakatu daiteke. Oso zaila izango da enpresa
euskalduntzea arlo hau alboratuta.
Beraz euskaltzale ikuspegitik kontabilitatea eta kudeaketa euskalduntzea
ezinbestekoa deritzot.
Euskaldunon zergekin administrazioak duen dirua non dago honetan baino
hobe? Azpiegitura handiak kontratatzen?
Librezalen mahaia gainean jarri zen arazoa eta ni ados nagoena beste bat
da. Software libreak bere izaera galtzea, itzulpen arduradunak softwarea
ez eguneratzean, dirulaguntzarik jasotzen ez badu.
Justu proposatzen ari naizena hori sahiestea da, aurrez gu mantentzeko
ardura hartuz.
Beste kontu bat da, ahal dugun (denok lepo gabiltza), edo nahi dugun ere
bai.
zeren eta "Su ta Gar"ek zioen bezala "Nik ez diat inoiz esango hire egin
beharra zein den..."
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago