[Librezale] Beste proiektu batzuk?

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Urt 26, 21:42:02, CET 2010


ar., 2010.eko urtren 26a 21:22(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> ar., 2010.eko urtren 26a 20:54(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> ar., 2010.eko urtren 26a 17:44(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>> ar., 2010.eko urtren 26a 16:13(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>>> Galdera bat: orain Librezaleren webgunean dauzkagun proiektuez 
>>>> gain, ba al dago beste aplikazioren bat oraindik euskaratu gabe 
>>>> dagoena eta euskaraz egotea estrategikotzat hartzen duguna?
>>>>
>>>> Ez al dugu noizbait horri buruz hitz egin? Zerrenda bat egin 
>>>> dezakegu agian eta wikian jarri, gure ustez euskaraz egotea 
>>>> garrantzitsuak diren aplikazioak, nahiz eta gero beharbada guk ez 
>>>> eduki horiek itzultzeko indarrik.
>>>>
>>>
>>> Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko idakari izan nintzen garaian 
>>> (badira 10 urte) kontabilitatea euskaraz eramateko programa 
>>> euskalduntzen saiatu ginen topaguneaz batera. Garai hartan software 
>>> librea zer zenik ere ez....
>>> Proiektuak porrot egin zuen eta gerora enpresak euskalduntzea era 
>>> profesionalean etorri denean (Emun, Elhuyar, Artez...) beti harri 
>>> berdinean egiten dute talka, kudeaketa eta kontabilitatea.
>>>
>>> Udazkenean operERP ezagutzeko aukera izan dut, enpresa orokorrean 
>>> kudeatzeko programa da, modularra, ahaltsua, egokia enpresa txiki 
>>> eta ertainentzat, benetako lizentzia libreaz (openBravo bezalako 
>>> lizentzia bikoitz gabe).
>>>
>>> Elhuyar prest agertu da itzulpena egiteko, proiektua oso handia 
>>> denez finantzaketa nahi da.
>>> Aurkezpen bat prestatu dugu eta Jaurlaritzan aurkeztekoak gara ea 
>>> itzulpena finantzatzen duten.
>>>
>>> hona hemen librezale honen ekimena, zuek nahi baduzue, ekimen hau 
>>> librezalek bultzatua bezala aurkeztu dezaket.
>>
>> Nik ez naiz horren aldekoa. Zerrenda honetan bertan horren inguruan 
>> egon diren eztabaidetan iruditu izan zait gehienok ez gaudela diruz 
>> lagundutako itzulpenak Librezaleren aterkiaren azpian sartzearen alde.
>>
>> Mistoak diren aplikazio horiek (elkarlanean boluntarioek eta 
>> profesionalek egiten dituztenak) "egunen batean" egingo dugun 
>> katalogo horretan aipatu aipa daitezke (OpenOfficekin gertatzen den 
>> bezala). Baina Librezale egile bezala aurkeztea, ba ez dut ikusten...
>>
>> Besteok zer diozue?
>>
>>
> Ez nuen egile bezala esan nahi. Argi dago itzulpena GUZTION diruaz 
> egingo dena eta enpresa batek egingo duela. Baina itzulpen hau 
> euskararentzat estrategikoa dela iruditzen zait.
>
> librezalek hau itzultzea bultzatzen ote duen zen nire galdera, bertsio 
> honen itzultzailea edo egilea zuk diozun eran kontratatutakoa baita.

Ez dut ondo harrapatu. Elhuyarrek itzuliko balu, Librezalek nola 
bultzatuko luke?


> Beste kontu bat da, itzulpen horren mantentzeaz nor arduratuko den.
> Nahi dugu?
> Ahal dugu?
> gure etorkizuneko proiektuetan sartzeko prest?

Ez dakit Librezaleko inor prest egongo litzatekeen beste batek 
diruagatik itzuli duen eta dirua amaitu denean mantenurik gabe utzi duen 
aplikazio bat mantentzeko. Nik seguru asko ez nuke egingo, baina 
norbaitek egin nahi balu, niri dagokidanez ez nuke arazorik edukiko 
Librezalen sartzeko.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago