[Librezale] Proiektuen egoera

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 26, 14:53:38, CET 2010


Aupa!

   Nik Eubako asanbladaren ondoren hartutako arduren berri emango dut:

Arrazoi eta proiektu pertsonalak medio nire gaitasunen gainetik nabil 
eta garai batean aurreratu nuen bezala, udaberria arte ezingo dut 
ekarpen handiegirik egin. Zoritzarrez egoerak okerrera egin du gaur eta 
udaberria niri ekainean etorriko ote zaidan.....

Calendar: Gaur egun %100 itzulia dago eta aplikazioaren weblog-ari [1] 
jarraipena egiten diot.  Proiektu honi jarraipena egingo diot.

Cairo-dock: core bi heren itzulia dago eta pluginak hasi gabe. Ez da 
proiektu estrategiko bat eta tarteka-tarteka jarraituko dudan arren nire 
egoera hobetu arte .

Compiz: Aspaldi hasi nuen eta %67 dago itzulia, baina errepaso 
beharrean. Honek ere nire egoera hobetu arte egonean egon beharko du.

Tux-Paint: Euba hartu nuen konpromisua eta Juan Irigoienekin izan 
nintzen. Biok bakoitza bere aldetik %100ean jarri genuen iazko abuztuan. 
Ez dakit fitxategiak eguneratu genituen, bidali genituen edo nola geratu 
zen. Errepasatuko dut. Tarte bat daukadanean lokalean ditudan eta 
proiektuko fitxategien merge bat egingo dut eta pootlera igo. Horren 
ondoren egonean egoera hobetzearen zain.

VLC: Euban hartu nuen ardura eta aspaldi adierazi nuen ez naizela gai 
honi heltzeko. Proiektu honek arduraduna behar du. Iaz dooteok 
dirulaguntzak jasoz gero ardura hartzeko prest zegoela adierazi zidan.


Laburbilduz: Calendar arduratzen ari naiz, Compiz, cairo eta tux 
arduratuko naiz eta VLC ko ontzitik salto egiten dut.

Ander.





[1] http://weblogs.mozillazine.org/calendar/




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago