[Librezale] Beste proiektu batzuk?

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
As, Urt 26, 21:22:06, CET 2010


ar., 2010.eko urtren 26a 20:54(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> ar., 2010.eko urtren 26a 17:44(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>> ar., 2010.eko urtren 26a 16:13(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>> Galdera bat: orain Librezaleren webgunean dauzkagun proiektuez gain, 
>>> ba al dago beste aplikazioren bat oraindik euskaratu gabe dagoena 
>>> eta euskaraz egotea estrategikotzat hartzen duguna?
>>>
>>> Ez al dugu noizbait horri buruz hitz egin? Zerrenda bat egin 
>>> dezakegu agian eta wikian jarri, gure ustez euskaraz egotea 
>>> garrantzitsuak diren aplikazioak, nahiz eta gero beharbada guk ez 
>>> eduki horiek itzultzeko indarrik.
>>>
>>
>> Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko idakari izan nintzen garaian 
>> (badira 10 urte) kontabilitatea euskaraz eramateko programa 
>> euskalduntzen saiatu ginen topaguneaz batera. Garai hartan software 
>> librea zer zenik ere ez....
>> Proiektuak porrot egin zuen eta gerora enpresak euskalduntzea era 
>> profesionalean etorri denean (Emun, Elhuyar, Artez...) beti harri 
>> berdinean egiten dute talka, kudeaketa eta kontabilitatea.
>>
>> Udazkenean operERP ezagutzeko aukera izan dut, enpresa orokorrean 
>> kudeatzeko programa da, modularra, ahaltsua, egokia enpresa txiki eta 
>> ertainentzat, benetako lizentzia libreaz (openBravo bezalako 
>> lizentzia bikoitz gabe).
>>
>> Elhuyar prest agertu da itzulpena egiteko, proiektua oso handia denez 
>> finantzaketa nahi da.
>> Aurkezpen bat prestatu dugu eta Jaurlaritzan aurkeztekoak gara ea 
>> itzulpena finantzatzen duten.
>>
>> hona hemen librezale honen ekimena, zuek nahi baduzue, ekimen hau 
>> librezalek bultzatua bezala aurkeztu dezaket.
>
> Nik ez naiz horren aldekoa. Zerrenda honetan bertan horren inguruan 
> egon diren eztabaidetan iruditu izan zait gehienok ez gaudela diruz 
> lagundutako itzulpenak Librezaleren aterkiaren azpian sartzearen alde.
>
> Mistoak diren aplikazio horiek (elkarlanean boluntarioek eta 
> profesionalek egiten dituztenak) "egunen batean" egingo dugun katalogo 
> horretan aipatu aipa daitezke (OpenOfficekin gertatzen den bezala). 
> Baina Librezale egile bezala aurkeztea, ba ez dut ikusten...
>
> Besteok zer diozue?
>
>
Ez nuen egile bezala esan nahi. Argi dago itzulpena GUZTION diruaz 
egingo dena eta enpresa batek egingo duela. Baina itzulpen hau 
euskararentzat estrategikoa dela iruditzen zait.

librezalek hau itzultzea bultzatzen ote duen zen nire galdera, bertsio 
honen itzultzailea edo egilea zuk diozun eran kontratatutakoa baita.
Beste kontu bat da, itzulpen horren mantentzeaz nor arduratuko den.
Nahi dugu?
Ahal dugu?
gure etorkizuneko proiektuetan sartzeko prest?



>>
>> Etxeko kontabilitateari dagokionez oker ez banago, gure mikel dago 
>> gnucash proiektuko arduradun. Itzulpena zaharkitua dago, baina 
>> interesik badago eta mikelek nahi badu.....
>>
>
> ?
>
>>> Adibidez, ba al dago bideo editorerik euskaraz? Nik beste egunean 
>>> OpenShot[1] deskargatu nuen bideo bat mozteko eta orduan konturatu 
>>> nintzen nik dakidala ez dagoela horrelakorik euskaraz, eta bideoaren 
>>> kontuak gero eta garrantzi gehiago duela.
>>>
>> Nola dago pitivi? gnome proiektukoa da eta badirudi ubuntuk sartuko 
>> duela udaberrian. Euskaratua dago?
>>
>> http://www.pitivi.org/
>
> Egia. Ez nuen hori gogoratzen bideo editore gisa.
>
> Orduan zer deritzozue "oraindik euskaraz ez dauden baina egotea 
> interesgarria litzatekeen aplikazioen zerrenda, horrek ez du esan nahi 
> Librezalek itzuliko dituenik" zerrenda bat edukitzeari?
>
> Ala ez duzue egokitzat ikusten?
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago