[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urt 26, 20:28:18, CET 2010


ar., 2010.eko urtren 26a 16:19(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>> Geratzen direnak:
>>
>> - Pootle eguneratu eta itxura moldatzea. Esango nuke momentuz ez
>> daukala presa gehiegirik eta webgune berria argitara eman ondoren ere
>> egin daitekeela. Herriak hitz egin dezala halere.
>
> Ados, baina egin behar dugula ahaztu gabe.

Bertsio berria instalatzen denean arduratuko naiz ni itxuraren 
moldaketaz, ondo ezagutzen dut txantiloien kodea, nik egindakoa da :D

>>
>> - Katalogoa? Egungo proiektuen txantiloiekin nik uste gure proiektuen
>> "katalogo" edo antzeko zerbait badaukagula.
>
> Ikusi beharko litzateke zerrenda hori "gureak" ez diren beste aplikazio
> batzuetara hedatu nahi dugun ala ez. Nik momentuz ez nuke egingo.

Nik ere momentuz indarrak gure proiektuetan zentratuko nituzke, gero 
etorriko dira etorri beharrekoak...

>>
>> - Webgune berria online jartzea, zaharra <-> berria aldaketa egitea
>> eta gauza zaharrak garbitzea/aparte lagatzea.
>
> Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan
> esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur
> bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.

Esango nuke honekin ados gaudela. Lotura proiektuaren orrira izango da ezta?

Eskuineko zutabea editatzeko WPetik egin dezakezu (sortu dizut 
erabiltzailea), "Erabili Software Librea" izeneko orrialdea zuzenean 
editatuz.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago