[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Urt 26, 16:19:32, CET 2010


al., 2010.eko urtren 25a 22:38(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
> - Foroa eguneratu da FluxBBra. Itxura berria aktibatzeko dago, baina 
> orain aktibatuko balitz zuzenean bistan egongo zen. Uste dut dena 
> batera publiko egitea hobe dela (wikia ikustezina da!).

Konponketa batzuk egin behar dizkiot FluxBBren azalari.

>
>
> Geratzen direnak:
>
> - Pootle eguneratu eta itxura moldatzea. Esango nuke momentuz ez 
> daukala presa gehiegirik eta webgune berria argitara eman ondoren ere 
> egin daitekeela. Herriak hitz egin dezala halere.

Ados, baina egin behar dugula ahaztu gabe.

>
> - Katalogoa? Egungo proiektuen txantiloiekin nik uste gure proiektuen 
> "katalogo" edo antzeko zerbait badaukagula.

Ikusi beharko litzateke zerrenda hori "gureak" ez diren beste aplikazio 
batzuetara hedatu nahi dugun ala ez. Nik momentuz ez nuke egingo.

>
> - Webgune berria online jartzea, zaharra <-> berria aldaketa egitea 
> eta gauza zaharrak garbitzea/aparte lagatzea.

Azaleko eskuineko zutabean jarriko duguna adostu behar da. Aurrekoetan 
esan bezala, nik gure 3-4 aplikazio garrantzitsuenen paragrafo labur 
bat, bere ikonoa eta lotura bat jarriko nituzke.

>
>
> Bestelakoak:
>
> - Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko 
> konkretuak dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako 
> loturak jartzeko aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako 
> aplikazioak hortik haratago doazela, igual ondo etor liteke 
> deskargarako aukerak hedatzea.
> Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak. 
> Beste aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat 
> banaketarako deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE, 
> Fedora, ...).
> Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi daitezke.

Nahi duzun bezala.

>
> - Wikian baita ere kontakturako inprimaki bat gehi daiteke, mezua 
> zuzenean posta-zerrendara modu gardenean iristeko. Jendeari gauzak 
> muturraren aurrean jartzeak parte hartu eta galdetzeko joera susta 
> lezake.

Nigatik bai, baina ez hartu lan askorik...

>
> - Webgune berrian estatistikak nahi ditugu? Piwik[3] izeneko tresna 
> libreak oso itxura ona du.

Idem.

>
> - Azaleko albisteak idatzi nahi dituenak eman diezadala bere gustoko 
> erabiltzaile-izen eta e-posta bat WPen erabiltzaile bat sortzeko.
>

Ni bai, assar eta posta-zerrenda honetan daukadan helbidea.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago