[Librezale] Webgunearen eguneraketa: egoera (berriro)

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 25, 22:38:08, CET 2010


Zorionez webgunearen kontua aurrera doa[1] eta hementxe laburpen txiki bat.

Azkenaldian egindakoak:

- Itxuraren aldetik moldaketa nagusiak egin dira, oraindik baliteke 
detaile ņimiņoren bat geratzea, azken orduko konponketaren bat, baina 
gehiena egina dago.

- Wikiko URLak aldatu dira. URL zaharrak erabiltzean (wiki.libr...) 
oraindik arazoren bat gerta badaiteke ere, egitura berria martxan dago. 
Webgune zaharreko berbideraketak ere prest daude, eta web berria martxan 
jartzen denean aktibatuko dira.

- Wikian proiektuen informazioa[2] osatu eta txukundu da. Semaforoak 
prest daude. Proiekturen batean zabiltzatenok edo interesa duzuenok 
mesedez eguneratu eta zuzendu bertako informazioa, ziurrenik akatsak 
baitaude.

- Bilatzailea martxan dago. Wikian eta blogean bilaketa bat egiten 
baduzue dagoeneko bilatzaile "berria"rekin egingo dira bilaketak.

- Foroa eguneratu da FluxBBra. Itxura berria aktibatzeko dago, baina 
orain aktibatuko balitz zuzenean bistan egongo zen. Uste dut dena batera 
publiko egitea hobe dela (wikia ikustezina da!).


Geratzen direnak:

- Pootle eguneratu eta itxura moldatzea. Esango nuke momentuz ez daukala 
presa gehiegirik eta webgune berria argitara eman ondoren ere egin 
daitekeela. Herriak hitz egin dezala halere.

- Katalogoa? Egungo proiektuen txantiloiekin nik uste gure proiektuen 
"katalogo" edo antzeko zerbait badaukagula.

- Webgune berria online jartzea, zaharra <-> berria aldaketa egitea eta 
gauza zaharrak garbitzea/aparte lagatzea.


Bestelakoak:

- Aplikazioen deskargei begira, proiektuen txantiloiak nahiko konkretuak 
dira oraintxe bertan eta GNU/Linux, Windows eta OS Xerako loturak 
jartzeko aukera bakarrik dauka. Ikusita guk lokalizatutako aplikazioak 
hortik haratago doazela, igual ondo etor liteke deskargarako aukerak 
hedatzea.
Aplikazio batzuk web aplikazioak dira, ez konkretuki SE bati lotuak. 
Beste aplikazio batzuk GNU/Linuxerako espezifikoak dira eta hainbat 
banaketarako deskarga aukerak eman daitezke (Ubuntu, Debian, openSUSE, 
Fedora, ...).
Honekin batera proiektu bakoitzean instalatzeko argibideak gehi daitezke.

- Wikian baita ere kontakturako inprimaki bat gehi daiteke, mezua 
zuzenean posta-zerrendara modu gardenean iristeko. Jendeari gauzak 
muturraren aurrean jartzeak parte hartu eta galdetzeko joera susta lezake.

- Webgune berrian estatistikak nahi ditugu? Piwik[3] izeneko tresna 
libreak oso itxura ona du.

- Azaleko albisteak idatzi nahi dituenak eman diezadala bere gustoko 
erabiltzaile-izen eta e-posta bat WPen erabiltzaile bat sortzeko.


Bueno, nahikoa oraingoz xD

Julen.

[1] 
http://librezale.org/wiki/Webgunearen_eguneraketa#Librezaleren_webgune_berrirako_atazak
[2] http://librezale.org/wiki/Proiektuak
[3] http://piwik.org/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago