[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia, HTML5 eta bideoak

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 25, 22:55:45, CET 2010


al., 2010.eko urtren 25a 22:45(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 25a 18:37(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> ig., 2010.eko urtren 24a 17:29(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>> Ikusi dut antza denek proiektuen txantiloitik ezin direla <p> etiketak
>>> kendu, beraz CSSa aldatu dut berriro, hauen margin eta padding
>>> propietateak 0an uzteko. Gainera, aurrekoan konturatu gabe semaforoak
>>> zentratzen dituen agindua kendu nuen. Hemen berria:
>>
>> Aplikatu dut CSSa baina gauzak desitxuratzen ditu :S Atzera aurretik
>> zegoena utzi dut momentuz.
>>
>> Oker ez banago zabalerako pixeletan pasa zara eta salto egiten du
>> edukiak hurrengo lerrora, bai proiektuen txantiloian eta baita
>> metaproiektuenean ere.
>>
>> Proiektuetarako 900px erabil daitezke (edukiaren zatiaren %100a).
>> Metaproiektuetarako 235px jarri nituen, gutxi gorabeherako bat
>> kalkulatuta, zabaldu daiteke nahi izanez gero.
>>
>> Berriro begiratzerik badaukazu?
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>
> Bihar begiratuko dut, gaur ezin dut.
>
> Bide batez, bideoak jartzekotan, eta kanpoko zerbitzu bat erabili behar
> bada, ni proposatzen dut Dailymotion erabiltzea, HTML5 Theoraren codec
> libreekin erabiltzen duelako, ez Youtube eta Vimeok bezala, h.264aren
> alde eginez.
> HTML5aren <video> etiketarekin egin zitekeen aurrerapausoa zapuztu dute
> zenbaitek (Apple eta Google tartean, entzun dudanez), eta ez dut uste
> egokia denik jarrera horrekin bat egiten duten zerbitzuak erabiltzea
> Librezalen. Zer diozue?

Leno akordatu naiz: eta Wikimedia Commons erabiliz gero? Theoraren alde 
ari dira lanean eta horko bideoak gure gunean ez ezik Wikipedian ere 
erabil daitezke. Zuzenean bertako fitxategietara lotzeko aukera badago?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago