[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia, HTML5 eta bideoak
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urt 25, 22:45:47, CET 2010
al., 2010.eko urtren 25a 18:37(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> ig., 2010.eko urtren 24a 17:29(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>> Ikusi dut antza denek proiektuen txantiloitik ezin direla <p> etiketak
>> kendu, beraz CSSa aldatu dut berriro, hauen margin eta padding
>> propietateak 0an uzteko. Gainera, aurrekoan konturatu gabe semaforoak
>> zentratzen dituen agindua kendu nuen. Hemen berria:
>
> Aplikatu dut CSSa baina gauzak desitxuratzen ditu :S Atzera aurretik
> zegoena utzi dut momentuz.
>
> Oker ez banago zabalerako pixeletan pasa zara eta salto egiten du
> edukiak hurrengo lerrora, bai proiektuen txantiloian eta baita
> metaproiektuenean ere.
>
> Proiektuetarako 900px erabil daitezke (edukiaren zatiaren %100a).
> Metaproiektuetarako 235px jarri nituen, gutxi gorabeherako bat
> kalkulatuta, zabaldu daiteke nahi izanez gero.
>
> Berriro begiratzerik badaukazu?
>
> Julen.
> _______________________________________________
Bihar begiratuko dut, gaur ezin dut.
Bide batez, bideoak jartzekotan, eta kanpoko zerbitzu bat erabili behar
bada, ni proposatzen dut Dailymotion erabiltzea, HTML5 Theoraren codec
libreekin erabiltzen duelako, ez Youtube eta Vimeok bezala, h.264aren
alde eginez.
HTML5aren <video> etiketarekin egin zitekeen aurrerapausoa zapuztu dute
zenbaitek (Apple eta Google tartean, entzun dudanez), eta ez dut uste
egokia denik jarrera horrekin bat egiten duten zerbitzuak erabiltzea
Librezalen. Zer diozue?
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago