[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 25, 18:37:37, CET 2010


ig., 2010.eko urtren 24a 17:29(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Ikusi dut antza denek proiektuen txantiloitik ezin direla <p> etiketak
> kendu, beraz CSSa aldatu dut berriro, hauen margin eta padding
> propietateak 0an uzteko. Gainera, aurrekoan konturatu gabe semaforoak
> zentratzen dituen agindua kendu nuen. Hemen berria:

Aplikatu dut CSSa baina gauzak desitxuratzen ditu :S Atzera aurretik 
zegoena utzi dut momentuz.

Oker ez banago zabalerako pixeletan pasa zara eta salto egiten du 
edukiak hurrengo lerrora, bai proiektuen txantiloian eta baita 
metaproiektuenean ere.

Proiektuetarako 900px erabil daitezke (edukiaren zatiaren %100a).
Metaproiektuetarako 235px jarri nituen, gutxi gorabeherako bat 
kalkulatuta, zabaldu daiteke nahi izanez gero.

Berriro begiratzerik badaukazu?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago