[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Urt 21, 21:02:58, CET 2010


og., 2010.eko urtren 21a 20:48(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 20:43(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 20:33(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> og., 2010.eko urtren 21a 20:23(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>>> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>>> Aupa !!
>>>>>
>>>>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia
>>>>> sortu dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus
>>>>> dezakezue.
>>>>>
>>>>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], 
>>>>> baina
>>>>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu 
>>>>> zait.
>>>>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren
>>>>> taulen[4] antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta 
>>>>> artikuluen
>>>>> bukaeran jarri?
>>>>>
>>>>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>>>>>
>>>>> Julen.
>>>>>
>>>> Gauzatxo bat bakarrik. Semaforoen irudia ez da hasiera batean Asierrek
>>>> proposatutakoa bezain leuna. Ertzetan pixelak ikusten dira...
>>>
>>> 80px-etara dago eskalatuta. Aldatu semaforoen txantiloia[1] gustoko
>>> neurrietara eta orrialde guztietan izango du eragina ;)
>>>
>>
>> Gauzak eskatzen jarrita, proiektu-kutxaren eta lehen izenburuaren artean
>> espazio handiegia dagoela iruditzen zait. Izan al daiteke pixka bat
>> estuagoa?
>
> Bai, dirudienez txantiloiko zuriuneak "<p><br></p>" nazkagarri 
> batengatik ordezkatzen ditut. Aldatu dut. Hemendik aurrera ager 
> daitezkeen zuriuneak orri bakoitzarenak dira, {{Proiektua}} txantiloia 
> aplikatzen den tokitik edukiaren testurako espazioa, alegia.
>

Hemen nator ni bazterrak nahastera (sentitzen dut...).

Gustatu zait laukia, baina bigarren begiratuan, gehiegi nabarmentzen 
dela iruditu zait. Webguneko koloreak oso argiak dira orokorrean, eta 
agian kontraste gehiegi egiten du... eta gauzak aldatzen hasi naiz hau 
lortu arte:

http://oihanguren.com/proiektuak/librezale/txantiloi_proposamena.png

Gogoratu antzarrak perratzera bialtzeko aukera daukazuela ;)


Bestetik, semaforoena 80px-etara aldatzeko, SVGa beharko nuke ezta? 
Sarean dago? Bestela pasatuko didazu Asier?



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago