[Librezale] Proiektuen fitxetarako txantiloia
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 21, 20:48:02, CET 2010
og., 2010.eko urtren 21a 20:43(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> og., 2010.eko urtren 21a 20:33(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> og., 2010.eko urtren 21a 20:23(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>> og., 2010.eko urtren 21a 17:41(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>> Aupa !!
>>>>
>>>> Proiektuen oinarrizko informazioa biltzeko fitxa baten txantiloia
>>>> sortu dut[1]; adibide gisa Firefox proiektuaren orria[2] ikus
>>>> dezakezue.
>>>>
>>>> Pentsatzen ari nintzen fitxa hori edukian zentratuta jartzea[3], baina
>>>> eskuineko proiektuen taularekin kargatuegi geratzen dela iruditu zait.
>>>> Orduan, zer iruditzen eskuineko taula Wikipedian jartzen diren
>>>> taulen[4] antzeko itxura horizontalera moldatuko bagenu eta artikuluen
>>>> bukaeran jarri?
>>>>
>>>> Proposamen bat besterik ez da, ea zer diozuen...
>>>>
>>>> Julen.
>>>>
>>> Gauzatxo bat bakarrik. Semaforoen irudia ez da hasiera batean Asierrek
>>> proposatutakoa bezain leuna. Ertzetan pixelak ikusten dira...
>>
>> 80px-etara dago eskalatuta. Aldatu semaforoen txantiloia[1] gustoko
>> neurrietara eta orrialde guztietan izango du eragina ;)
>>
>
> Gauzak eskatzen jarrita, proiektu-kutxaren eta lehen izenburuaren artean
> espazio handiegia dagoela iruditzen zait. Izan al daiteke pixka bat
> estuagoa?
Bai, dirudienez txantiloiko zuriuneak "<p><br></p>" nazkagarri
batengatik ordezkatzen ditut. Aldatu dut. Hemendik aurrera ager
daitezkeen zuriuneak orri bakoitzarenak dira, {{Proiektua}} txantiloia
aplikatzen den tokitik edukiaren testurako espazioa, alegia.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago