[Librezale] Posta zerrenden funtzionamendua (Lehen: Wikiaren eta foroaren itxura)

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Ost, Urt 20, 22:13:22, CET 2010


az., 2010.eko urtren 20a 21:19(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Ander Elortondo(e)k dio:
> [...]
>    
>> nola liteke mezu hau 21:58 orduaz, 22:01 mezua baino minutu batzuk
>> beranduago iriztea?
>> nondik hartzen du posta zerrendak data?
>> beno ez du garrantsiarik, baina kuriosoa egin zait.
>>      
> Ordenagailuen orduak ez du zergatik gertatu denaren inguruan zerikusirik
> izan behar. Posta elektronikoko zerbitzariekin izan dezake zerikusi.
> Posta zerrendetan, igorleak bidalitakoa jaso ere egiten duenez,
> gertakari honetaz konturatzen da, baina arrazoia e-mail sisteman du
> jatorria.
>
> Zuk e-mail bat bidaltzen duzunean zer gertatzen da? Ez da jatorritik
> helburura salto batean heltzen. E-mail zerbitzari edo MTA[1] bat baino
> gehiagotik pasatzen da normalean. Imagina Ak mezu bat bidaltzen duela 1
> unean Dri zuzendua eta pizkat beranduago, 2 unean, Bk beste mezu bat
> bidaltzen diola Dri ere:
>
> (1) (2)            (3)  (4)
>   A --------------->  D
>       B ---------------->  D
>
> Logikoa dirudi Aren mezua Brena baino lehenago heltzea. Baina kontutan
> izan behar da Aren mezua X zerbitzaritik (edo zerbitzari kate batetik)
> pasatu daitekeela) eta Bren mezua berriz beste batetik (Y). Beraz, X
> zerbitzari norbaitek itzaltzen badu edo lanez gainezka badabil, Aren
> mezuak denbora gehiago behar dezakeela bere helburura heltzeko:
>
>
> (1) (2)            (3)  (4)        (5)
>   A ------- X --------------------->  D
>       B ------ Y ------->  D
>
> Hori gertatuz gero, Dk Bren mezua Arena baino lehen jasoko du. Horrelako
> atzerapenak etengabe gertatzen dira (mezu bat segundu gutxi batzutan
> heldu daiteke bere helburura eta hurrengoak naiz eta igortzailea eta
> jasotzailea berdina izan, minutu batzuk behar izan ditzake). Posta
> zerrenden kasuan, efektu hau areagotu egiten dela uste dut bakoitzak
> bidaltzen dugun mezu bakoitzagatik posta zerrenden zerbitzariak harpide
> guztiei mezu hori birbidaltzen bait die, party-line efektua lortzeko.
> Zenbat eta e-mail gehiago, hori gertatzeko aukera gehiago.
>
> Interneteko protokolo gehienekin antzeko efektua gertatzen dela esan
> beharra dago. Zuk Internetetik eduki bat jasotzen duzun bakoitzean,
> eduki hori hainbat pakete txikitan banatzen da eta zatika bidaltzen da
> jatorritik helbururaino. Baina pakete guztiek ez dute bide berdina
> egiten, eta ez dute denbora berdina behar izaten bidea egiteko (pakete
> batzuk galdu ere egiten dira), baina Interneteko protokoloek hau guztia
> kontrolatu eta zu konturatu gabe dena egiten dute.
>
> Txopi.
>
>
>
> [1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Posta_zerbitzari
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>    
mila esker jakinmina asetzeagatik

izan libre izan euskaldun!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago