[Librezale] Wikiaren eta foroaren itxura

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 20, 21:42:08, CET 2010


assar(e)k dio:
> ar., 2010.eko urtren 19a 21:27(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> ar., 2010.eko urtren 19a 21:08(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>> ar., 2010.eko urtren 19a 15:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>>> Mundiala zeok!!
>>>> Baina saioa hasi eta aldaketak egitean oraindik 'franky' dugu lagun.
>>>> izan libre izan euskaldun!
>>>> Ander.
>>>
>>> Egia. Franky aldatzeko MediaWikiren LocalSettings.php fitxategian
>>> $wgLogo parametroa aldatu behar da. Baina agian ez dago gaizki hor
>>> uztea, aurreko webgunearen oroigarri gisa. Baina nigatik aldatu egin
>>> daiteke, eh?
>>
>> Non dago Franky?
>> Nik ez dut inon ikusten :/
> 
> Erabiltzaile-hobespenetan MonoBook itxura erabiltzen baduzu ikusten da.
> Lbrzle itxura berria erabiliz gero, ez da ikusten.

Egian aldaketa eginda egongo da baina badaezpada komentatzea MediaWikiko
konfigurazioa fitxategian lehenetzitako itxura aldatzeko aukera dagoela.
MonoBook ordez beraz, Lbrzale jarri behar genukela uste dut,
erabiltzaile berriek guk egin behar izan dugun aldaketa egin beharrik
izan ez dezaten.

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago