[Librezale] Posta zerrenden funtzionamendua (Lehen: Wikiaren eta foroaren itxura)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 20, 21:19:55, CET 2010
Ander Elortondo(e)k dio:
[...]
> nola liteke mezu hau 21:58 orduaz, 22:01 mezua baino minutu batzuk
> beranduago iriztea?
> nondik hartzen du posta zerrendak data?
> beno ez du garrantsiarik, baina kuriosoa egin zait.
Ordenagailuen orduak ez du zergatik gertatu denaren inguruan zerikusirik
izan behar. Posta elektronikoko zerbitzariekin izan dezake zerikusi.
Posta zerrendetan, igorleak bidalitakoa jaso ere egiten duenez,
gertakari honetaz konturatzen da, baina arrazoia e-mail sisteman du
jatorria.
Zuk e-mail bat bidaltzen duzunean zer gertatzen da? Ez da jatorritik
helburura salto batean heltzen. E-mail zerbitzari edo MTA[1] bat baino
gehiagotik pasatzen da normalean. Imagina Ak mezu bat bidaltzen duela 1
unean Dri zuzendua eta pizkat beranduago, 2 unean, Bk beste mezu bat
bidaltzen diola Dri ere:
(1) (2) (3) (4)
A ---------------> D
B ----------------> D
Logikoa dirudi Aren mezua Brena baino lehenago heltzea. Baina kontutan
izan behar da Aren mezua X zerbitzaritik (edo zerbitzari kate batetik)
pasatu daitekeela) eta Bren mezua berriz beste batetik (Y). Beraz, X
zerbitzari norbaitek itzaltzen badu edo lanez gainezka badabil, Aren
mezuak denbora gehiago behar dezakeela bere helburura heltzeko:
(1) (2) (3) (4) (5)
A ------- X ---------------------> D
B ------ Y -------> D
Hori gertatuz gero, Dk Bren mezua Arena baino lehen jasoko du. Horrelako
atzerapenak etengabe gertatzen dira (mezu bat segundu gutxi batzutan
heldu daiteke bere helburura eta hurrengoak naiz eta igortzailea eta
jasotzailea berdina izan, minutu batzuk behar izan ditzake). Posta
zerrenden kasuan, efektu hau areagotu egiten dela uste dut bakoitzak
bidaltzen dugun mezu bakoitzagatik posta zerrenden zerbitzariak harpide
guztiei mezu hori birbidaltzen bait die, party-line efektua lortzeko.
Zenbat eta e-mail gehiago, hori gertatzeko aukera gehiago.
Interneteko protokolo gehienekin antzeko efektua gertatzen dela esan
beharra dago. Zuk Internetetik eduki bat jasotzen duzun bakoitzean,
eduki hori hainbat pakete txikitan banatzen da eta zatika bidaltzen da
jatorritik helbururaino. Baina pakete guztiek ez dute bide berdina
egiten, eta ez dute denbora berdina behar izaten bidea egiteko (pakete
batzuk galdu ere egiten dira), baina Interneteko protokoloek hau guztia
kontrolatu eta zu konturatu gabe dena egiten dute.
Txopi.
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Posta_zerbitzari
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago