[Librezale] Fwd: Foro bat sortzeko

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 19, 10:52:47, CET 2010


Ibon Igartua-(e)k idatzi zuen:
> ---------- Birbidalitako mezua ----------
> Igorlea: Mikel Urdaniz <mikelur a bildua yahoo.es>
> Data: 2010eko urtren 18a 13:48
> Gaia: Foro bat sortzeko
> Hartzailea: web.arduraduna a bildua librezale.org
>
> Egunon,
>
> bigarren hezkuntzan aritzen naiz lanean, eta foro bat sortu nahiko nuke
> nire
> ikasleentzat tutoretza birtual bezala erabiltzeko asmoz. Talde txikiak
> dira,
> eta horrela posible izango nuke ikasterako orduan sortzen zaizkien
> zalantzak
> argitzeko nahiz eta klasez kanpo egon. Euskarazko foroa sortzea nahi nuke,
> baina ni ez naiz batere aditua (ez dut inoiz ere phpBB erabili) eta inon
> ere
> ez dut zuena bezalako euskarazko fororik aurkitzen. Ba al dago zerbitzu
> hori
> ematen duenik?

Zuk aipatzen duzun bezalako zerbitzu bat izan zen orain dela bi urte,
foroak.com, baina igaz dezagertu egin zen:
http://sustatu.com/1198795109

Nire* zerbitzuak daramatzatenak nireblog, nirewiki eta abar eskaintzen
dute, baina nireforo edo antzekorik ez dago:
http://ketari.nireblog.com/

Beraz, hosting-a eta softwarea instalatu eta mantentzea bilatu beharko
zenukete. Guk euskaraz dauden foroak zeintzuk diren esan diezazuekegu
(PunBB eta agian besteren bat) eta euskaraketa nola instalatu. Nik
pertsonalki ez dakit ia ezer foroei buruz, baina zuek animatuz gero ziur
gutako batek baino gehiagok legunduko genizuekegula euskaraketarekin.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago