[Librezale] Fwd: Foro bat sortzeko

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
As, Urt 19, 10:31:43, CET 2010


Aupa!

Jadanik instalatua dagoen moodlek oso erabilera erreza du.
Beharbada foroa besterik ez baduzu nahi munstro bat da, baina bigarren 
hezkuntza aipatu duzunez....
Jakin badakit moodle erabiltzaileak oso, benetan oso pozik dabiltzala, 
bai irakasleak eta baita ikasleak ere. (MUn)
Ez dakidana da, moodle instalazio batek zer suposatzen duen. Hainbeste 
gaitasun dituenez ziur konplexuagoa dela, bai instalazioa eta baita 
konfigurazioa ere.
Edonola hezkuntzarako bideratutako tresna berezia izanik, nik begiratuko 
nuke. Azpiko loturan [1] informazio gehiago.

gainera euskalduna eta librea da!

Ander.

[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Moodle



19/01/2010 10:06(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>
> ---------- Birbidalitako mezua ----------
> Igorlea: *Mikel Urdaniz* <mikelur a bildua yahoo.es <mailto:mikelur a bildua yahoo.es>>
> Data: 2010eko urtren 18a 13:48
> Gaia: Foro bat sortzeko
> Hartzailea: web.arduraduna a bildua librezale.org 
> <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
>
>
> Egunon,
> bigarren hezkuntzan aritzen naiz lanean, eta foro bat sortu nahiko 
> nuke nire ikasleentzat tutoretza birtual bezala erabiltzeko asmoz. 
> Talde txikiak dira, eta horrela posible izango nuke ikasterako orduan 
> sortzen zaizkien zalantzak argitzeko nahiz eta klasez kanpo egon. 
> Euskarazko foroa sortzea nahi nuke, baina ni ez naiz batere aditua (ez 
> dut inoiz ere phpBB erabili) eta inon ere ez dut zuena bezalako 
> euskarazko fororik aurkitzen. Ba al dago zerbitzu hori ematen duenik?
> Mila esker.
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>    

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100119/4d1ad90d/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago