[Librezale] Webgune berria
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Urt 18, 21:50:04, CET 2010
Jatorrizko mezua: al., 2010-01-18 21:34 +0100, egilea: Julen
> ig., 2010.eko urtren 17a 00:03(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> > Julen(e)k dio:
> >> lr., 2010.eko urtren 09a 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> >>> lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> >>>
> >>>> WIKIKO URL-AK:
> >>>> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
> >>>> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
> >>>> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
> >>>> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
> >>>> estilo honetako URLak erabiliz:
> >>>> librezale.org/orria
> >>>
> >>> Nigatik bai.
> >
> > Beste wiki batzukin elkarrizketa berdina izan dut eta nire eritzia
> > librezale.org/wiki/orrialdea formatua erabiltzea da. Arrazoiak Julenek
> > aipatutako orrialdean eta bertatik estekatzen diren orrialdetan ematen
> > diren azalpenengatik:
> > http://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Short_URL
> >
> >>>
> >>>> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
> >>>
> >>> Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
> >>> duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
> >>> bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda
> >>> daitekeen.
> >>
> >> Bai, nik dakidala MWk orrien izenburuak datu-basean gordetzen dituen
> >> moduagatik gertatzen da hau, maiuskula/minuskulak bereizi egiten
> >> dituelako MySQLko kontsulta zehatz horretan.
> >>
> >> Teknikoki URLen berridazketarekin egin daiteke hau, baina beharbada
> >> aurretik proposatutakoarekin (/wiki/ ez erabiltzea URLetan) talka egin
> >> lezake. Egingo det borruka pixka bat.
> >
> > Guk orain /wiki/ erabiltzeko arrazoietako bat etorkizunean (hemendik 3-4
> > urtera) beste software batzuk erabiltzea erabakitzen badugu, gaur galdu
> > nahi ez ditugun esteka zaharrekin gertatzen zaiguna saihestea da...
>
> Ba gauzak sinpleago mantentze aldera, aurretik esandakoa berretsiz eta
> Txopik esandakoak ere aintzat hartuta, /wiki/ erabiltzea egokiagoa dela
> deritzot.
Bale, ez gara gauzak konplikatzen hasiko. Azken finean ez da horren
garrantzitsua ere.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago