[Librezale] Webgune berria
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 18, 21:34:28, CET 2010
ig., 2010.eko urtren 17a 00:03(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> lr., 2010.eko urtren 09a 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>>> lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>> WIKIKO URL-AK:
>>>> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
>>>> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
>>>> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
>>>> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
>>>> estilo honetako URLak erabiliz:
>>>> librezale.org/orria
>>>
>>> Nigatik bai.
>
> Beste wiki batzukin elkarrizketa berdina izan dut eta nire eritzia
> librezale.org/wiki/orrialdea formatua erabiltzea da. Arrazoiak Julenek
> aipatutako orrialdean eta bertatik estekatzen diren orrialdetan ematen
> diren azalpenengatik:
> http://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Short_URL
>
>>>
>>>> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
>>>
>>> Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
>>> duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
>>> bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda
>>> daitekeen.
>>
>> Bai, nik dakidala MWk orrien izenburuak datu-basean gordetzen dituen
>> moduagatik gertatzen da hau, maiuskula/minuskulak bereizi egiten
>> dituelako MySQLko kontsulta zehatz horretan.
>>
>> Teknikoki URLen berridazketarekin egin daiteke hau, baina beharbada
>> aurretik proposatutakoarekin (/wiki/ ez erabiltzea URLetan) talka egin
>> lezake. Egingo det borruka pixka bat.
>
> Guk orain /wiki/ erabiltzeko arrazoietako bat etorkizunean (hemendik 3-4
> urtera) beste software batzuk erabiltzea erabakitzen badugu, gaur galdu
> nahi ez ditugun esteka zaharrekin gertatzen zaiguna saihestea da...
Ba gauzak sinpleago mantentze aldera, aurretik esandakoa berretsiz eta
Txopik esandakoak ere aintzat hartuta, /wiki/ erabiltzea egokiagoa dela
deritzot.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago