[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 11, 19:53:28, CET 2010


lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>
> GOIBURUA:
> Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
>
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
>
> Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
> baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
> interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
> jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
> "Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
> gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
> dagoenez hor mantendu dut.

Hau ondo ikusten dut, nik proposatutakoaren tankeran, baina zuzenketekin :)

> Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
> bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
>
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html

Honek ez dit konbentzitzen, egia da azaleko albisteen kutxak tokia behar 
duela, orri guztietan errepikatuko den goiburuko elementu bat 
(bilatzailea) edukiaren eremuarekin nahasita ez dut ikusten.

> Gustatzen bazaizue perfekto, eta bestela Julenek egindako
> proposamenerako atzeko planoek balio dute:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/orria-atzekoa.png
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/atzeko-planoa.png
> (SVGa behar badu norbaitek idazteko mezu bat eta bidaliko diot,
> fitxategiak asko pisatzen du)
>
> Asierren proposamena, "zer da Librezale..." barran bilatzailea
> jartzearena, azkenean ez dut probatu, baina ideia ona izan daiteke hori
> ere.

Uste dut nik proposatu nahi nuena egiteko nahiko larri ibiliko naizela 
(bai behintzat aste honetan) eta ez nuke niregatik atzeratzea nahi.

Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere 
erreparatu.
"Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake, 
eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia, 
adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka 
bat lortzen da.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago