[Librezale] Webgune berria
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urt 17, 00:03:01, CET 2010
Julen(e)k dio:
> lr., 2010.eko urtren 09a 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>>
>>> WIKIKO URL-AK:
>>> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
>>> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
>>> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
>>> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
>>> estilo honetako URLak erabiliz:
>>> librezale.org/orria
>>
>> Nigatik bai.
Beste wiki batzukin elkarrizketa berdina izan dut eta nire eritzia
librezale.org/wiki/orrialdea formatua erabiltzea da. Arrazoiak Julenek
aipatutako orrialdean eta bertatik estekatzen diren orrialdetan ematen
diren azalpenengatik:
http://www.mediawiki.org/wiki/Manual:Short_URL
>>
>>> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
>>
>> Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
>> duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
>> bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda
>> daitekeen.
>
> Bai, nik dakidala MWk orrien izenburuak datu-basean gordetzen dituen
> moduagatik gertatzen da hau, maiuskula/minuskulak bereizi egiten
> dituelako MySQLko kontsulta zehatz horretan.
>
> Teknikoki URLen berridazketarekin egin daiteke hau, baina beharbada
> aurretik proposatutakoarekin (/wiki/ ez erabiltzea URLetan) talka egin
> lezake. Egingo det borruka pixka bat.
Guk orain /wiki/ erabiltzeko arrazoietako bat etorkizunean (hemendik 3-4
urtera) beste software batzuk erabiltzea erabakitzen badugu, gaur galdu
nahi ez ditugun esteka zaharrekin gertatzen zaiguna saihestea da...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago