[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 11, 19:54:05, CET 2010


lr., 2010.eko urtren 09a 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
>
>> WIKIKO URL-AK:
>> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
>> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
>> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
>> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
>> estilo honetako URLak erabiliz:
>> librezale.org/orria
>
> Nigatik bai.
>
>> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
>
> Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
> duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
> bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda daitekeen.

Bai, nik dakidala MWk orrien izenburuak datu-basean gordetzen dituen 
moduagatik gertatzen da hau, maiuskula/minuskulak bereizi egiten 
dituelako MySQLko kontsulta zehatz horretan.

Teknikoki URLen berridazketarekin egin daiteke hau, baina beharbada 
aurretik proposatutakoarekin (/wiki/ ez erabiltzea URLetan) talka egin 
lezake. Egingo det borruka pixka bat.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago