[Librezale] Webgunearen oina eta wikiko edukiak

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urt 14, 16:13:51, CET 2010


az., 2010.eko urtren 13a 21:14(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
>
> Jatorrizko mezua: az., 2010-01-13 16:19 +0100, egilea: assar
>    
>> Wikian arazoa daukat oinean dauden hainbeste lerrorekin. Lau hauek 
>> dauzkat:
>> 1- wikia aldatzeko erabiltzaile-informazioa ematen duena
>> 2- Librezaleren lerroa: "Zer da Librezale..."
>> 3- logoak
>> 4- MediaWikik ematen duen erabilera-informazioa: azken aldaketa noizkoa
>> den, zenbat aldiz bisitatu den...
>>
>> Nola antolatu dezakegu hori dena? 1, 2 eta 3 derrigorrezkoak dira nire
>> ustez, 4 ez da ezinbestekoa baina informazio baliotsua ematen du.
>>
>> Nik 2 lerroa nola edo hala nabarmenduko nuke. Agian gainean eta azpian
>> bi marra laranja jarrita, orain instalatuta daukagun MediaWikik 3 eta 4
>> mugatzeko egiten duen bezala? Eta 4 kendu?
>>
>>      
>
> Nik 2. eta 3. lerroa honela jarriko nituzke:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/behekoa.png
>
> 3. lerroan enuke logorik jarriko, loturak bakarrik. Izan ere, fluxbb-k
> ez dauka logorik, eta logo guztiekin diseinu garbi bat egitea nahiko
> zaila da.
> 4. lerroa kendu egingo nuke, informazio baliotsua izan daiteke baina ez
> ezinbestekoa, eta lerro gehiegi ditugunez...
>
> 1. lerroarekin ez dakit zer egin, 2. eta 3.aren gainean gaizki geldituko
> litzake?
>    

Niretzat ondo dago:
http://img693.imageshack.us/img693/8171/librewikierabiltzaileba.png

Orain bi erabiltzaile-barra horiekin (botoi urdin-gorriak dituzten 
horiek) zer egin pentsatu behar da. Gainekoa soilik agertzen da 
erabiltzaile erregistratuentzat saioa hasita daukatenean. Erabiltzaile 
anonimo batentzat, soilik agertuko litzateke azpikoaren "Saioa 
hasi/Kontua sortu" botoia.

Nire proposamena da hortxe bertan uztea, baina koloreak aldatuta (beltza 
eta grisa). Laguntzaileen eta softwarearen lerroaren azpian ez zait 
iruditzen ondo daudenik, eta goian ere ez. Zuek zer diozue?

Asier.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago