[Librezale] Webgunearen oina eta wikiko edukiak

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 13, 21:14:40, CET 2010


Kaixo,


Jatorrizko mezua: az., 2010-01-13 16:19 +0100, egilea: assar
> az., 2010.eko urtren 13a 11:55(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> > ar., 2010.eko urtren 12a 23:05(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> >> Librezaleren menua webgunearen (wikiaren) oinean jarrita nola gera
> >> daitekeen pentsatzen hasita, probatxo bat egin dut eta hau atera zait:
> >>
> >> http://img11.imageshack.us/img11/9196/librezalewikia20090112.png
> >>
> >> Zer iruditzen zaizue?
> >
> > Nik sinpleago egingo nuke, atzeko planorik gabe eta testua zentratuta. 
> > Ikonorik jarri beharko balitz (MW, WP, FluxBB, Mundurat, ...), 
> > hurrengo lerroan.
> Wikian arazoa daukat oinean dauden hainbeste lerrorekin. Lau hauek dauzkat:
> 1- wikia aldatzeko erabiltzaile-informazioa ematen duena
> 2- Librezaleren lerroa: "Zer da Librezale..."
> 3- logoak
> 4- MediaWikik ematen duen erabilera-informazioa: azken aldaketa noizkoa 
> den, zenbat aldiz bisitatu den...
> 
> Nola antolatu dezakegu hori dena? 1, 2 eta 3 derrigorrezkoak dira nire 
> ustez, 4 ez da ezinbestekoa baina informazio baliotsua ematen du.
> 
> Nik 2 lerroa nola edo hala nabarmenduko nuke. Agian gainean eta azpian 
> bi marra laranja jarrita, orain instalatuta daukagun MediaWikik 3 eta 4 
> mugatzeko egiten duen bezala? Eta 4 kendu?
> 


Nik 2. eta 3. lerroa honela jarriko nituzke:
http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/behekoa.png

3. lerroan enuke logorik jarriko, loturak bakarrik. Izan ere, fluxbb-k
ez dauka logorik, eta logo guztiekin diseinu garbi bat egitea nahiko
zaila da.
4. lerroa kendu egingo nuke, informazio baliotsua izan daiteke baina ez
ezinbestekoa, eta lerro gehiegi ditugunez...

1. lerroarekin ez dakit zer egin, 2. eta 3.aren gainean gaizki geldituko
litzake?





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago