[Librezale] Webgunearen oina eta wikiko edukiak
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Urt 13, 16:19:38, CET 2010
az., 2010.eko urtren 13a 11:55(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> ar., 2010.eko urtren 12a 23:05(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>> Librezaleren menua webgunearen (wikiaren) oinean jarrita nola gera
>> daitekeen pentsatzen hasita, probatxo bat egin dut eta hau atera zait:
>>
>> http://img11.imageshack.us/img11/9196/librezalewikia20090112.png
>>
>> Zer iruditzen zaizue?
>
> Nik sinpleago egingo nuke, atzeko planorik gabe eta testua zentratuta.
> Ikonorik jarri beharko balitz (MW, WP, FluxBB, Mundurat, ...),
> hurrengo lerroan.
Wikian arazoa daukat oinean dauden hainbeste lerrorekin. Lau hauek dauzkat:
1- wikia aldatzeko erabiltzaile-informazioa ematen duena
2- Librezaleren lerroa: "Zer da Librezale..."
3- logoak
4- MediaWikik ematen duen erabilera-informazioa: azken aldaketa noizkoa
den, zenbat aldiz bisitatu den...
Nola antolatu dezakegu hori dena? 1, 2 eta 3 derrigorrezkoak dira nire
ustez, 4 ez da ezinbestekoa baina informazio baliotsua ematen du.
Nik 2 lerroa nola edo hala nabarmenduko nuke. Agian gainean eta azpian
bi marra laranja jarrita, orain instalatuta daukagun MediaWikik 3 eta 4
mugatzeko egiten duen bezala? Eta 4 kendu?
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago