[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 41 bilduma, 15. zenbakia
gorka azkarate
gorkaazkarate a bildua euskalerria.org
Ost, Urt 13, 00:56:04, CET 2010
Axaletik ari naiz zuen lan gero eta bikainagoari begira, aho zabalik,
belarriekin txaloka. Hori bai etorria zuena, assar, julen, ibai, txopi, pi
eta enparauok (barka besteok ene memoriaren ahulezia).
Ausartuko naiz ni ere gauzatxo bat iradokitzen. Askotan agertzen da *Deskargatu
eta gozatu!* esaldi erakargarria librezale webgune klasikoan
http://www.librezale.org/mozilla/
Nik imajinatzen dut hainbat bisitarik webgune berria bisitatzerakoan,
askotan, hori besterik ez dutela nahi izango, software librea *deskargatu
eta gozatu! *ahalik eta azkarren*.
*Nago horiei ere gauzak erraztu beharko zaizkiela.* *Webgune berrian esaldi
hori toki nabarmenean agertzea proposatuko nizueke*, software libre euskaraz
*lortzeko sarbide eroso eta erakargarri baten atari. *
*Badakit proiektuetara joanez gero software librea deskargatzeko bidea erraz
topatuko luketela bisitari horiek, azalpenekin, etab. baina *Deskargatu eta
gozatu!* esaldia topatuz gero, baietz askok bertan klik egin inon baino
lehen.
Batzuetan webguneetan merezi du helmuga bera duen tokirako bizpahiru bide
eta hau izan daiteke horren adibide, nik uste.
Imajinatzen duzue googlen "deskargatu gozatu" edo "software librea euskaraz"
edo "firefox euskaraz" tekleatzea eta tak, hortxe, LIBREZALE.ORG, lehen
tokian?
Nik bai. Dagoeneko gertatzen da!
Eutsi goiari eta biba zuek!
*
*
<librezale-request a bildua librezale.org> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren
12a 12:00):
> Librezale zerrendako mezuak bidali librezale a bildua librezale.org helbidera.
>
> WEB bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
> honetara:
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> Posta elektronikoz nahi bada, bidali mezu bat 'help' hitza idatzita
> (kakotsik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan, helbide
> honetara:
> librezale-request a bildua librezale.org
>
> Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
> librezale-owner a bildua librezale.org
>
> Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
> Horrelako mezuak sahiestuko dituzu: "Re: Contents of Librezale
> digest...".
>
>
> Gaurko gaiak:
>
> 1. FluxBB (assar)
> 2. Re: Webgune berria (Julen)
> 3. Re: Webgune berria (Julen)
> 4. Re: Webgune berria (Ibai Oihanguren)
> 5. Re: Webgune berria (assar)
> 6. Re: Webgune berria (Ibai Oihanguren)
> 7. Re: FluxBB (assar)
>
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Message: 1
> Date: Mon, 11 Jan 2010 19:39:16 +0100
> From: assar <asarasua a bildua telefonica.net>
> Subject: [Librezale] FluxBB
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4B4B7054.5030503 a bildua telefonica.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
>
> Kaixo.
>
> Azkenean punBBren 1.2 bertsiorako eginda zegoen euskaratzea aprobetxatu
> ahal izan dut eta falta ziren kateak ere euskaratu ditut. Bitxia bada
> ere, fluxBB-k ez ditu oraindik kate guztiak internazionalizatuta
> (administrazioko batzuk falta dira) eta horiek ezin izan ditut euskaratu.
>
> FluxBBren azala amaituta daukat Ibaik atzo erakutsi zigun proposamenean
> oinarrituta (beste inork beste proposamenik egiten ez duen
> bitartean...). Librezaleren oraingo foroetan ikusi dut Mundurat-en logoa
> agertzen dela behean. Suposatzen dut hori ere sartu behar dela azalean,
> ezta?
>
> MediaWikirako azala ere moldatu dut. Instalatuko dugu jadanik?
>
> Asier.
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 2
> Date: Mon, 11 Jan 2010 19:53:28 +0100
> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> Subject: Re: [Librezale] Webgune berria
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4B4B73A8.8080702 a bildua gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
>
> lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> >
> > GOIBURUA:
> > Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
> >
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
> >
> > Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
> > baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
> > interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
> > jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
> > "Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
> > gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
> > dagoenez hor mantendu dut.
>
> Hau ondo ikusten dut, nik proposatutakoaren tankeran, baina zuzenketekin :)
>
> > Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
> > bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
> >
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html
>
> Honek ez dit konbentzitzen, egia da azaleko albisteen kutxak tokia behar
> duela, orri guztietan errepikatuko den goiburuko elementu bat
> (bilatzailea) edukiaren eremuarekin nahasita ez dut ikusten.
>
> > Gustatzen bazaizue perfekto, eta bestela Julenek egindako
> > proposamenerako atzeko planoek balio dute:
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/orria-atzekoa.png
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/atzeko-planoa.png
> > (SVGa behar badu norbaitek idazteko mezu bat eta bidaliko diot,
> > fitxategiak asko pisatzen du)
> >
> > Asierren proposamena, "zer da Librezale..." barran bilatzailea
> > jartzearena, azkenean ez dut probatu, baina ideia ona izan daiteke hori
> > ere.
>
> Uste dut nik proposatu nahi nuena egiteko nahiko larri ibiliko naizela
> (bai behintzat aste honetan) eta ez nuke niregatik atzeratzea nahi.
>
> Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
> erreparatu.
> "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake,
> eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
> adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka
> bat lortzen da.
>
> Julen.
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Mon, 11 Jan 2010 19:54:05 +0100
> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> Subject: Re: [Librezale] Webgune berria
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4B4B73CD.7070706 a bildua gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
>
> lr., 2010.eko urtren 09a 22:33(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> > lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> >
> >> WIKIKO URL-AK:
> >> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
> >> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
> >> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
> >> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
> >> estilo honetako URLak erabiliz:
> >> librezale.org/orria
> >
> > Nigatik bai.
> >
> >> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
> >
> > Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
> > duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
> > bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda
> daitekeen.
>
> Bai, nik dakidala MWk orrien izenburuak datu-basean gordetzen dituen
> moduagatik gertatzen da hau, maiuskula/minuskulak bereizi egiten
> dituelako MySQLko kontsulta zehatz horretan.
>
> Teknikoki URLen berridazketarekin egin daiteke hau, baina beharbada
> aurretik proposatutakoarekin (/wiki/ ez erabiltzea URLetan) talka egin
> lezake. Egingo det borruka pixka bat.
>
> Julen.
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 4
> Date: Mon, 11 Jan 2010 20:59:25 +0100
> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
> Subject: Re: [Librezale] Webgune berria
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <1263239965.3485.12.camel a bildua Oihanguren>
> Content-Type: text/plain; charset="UTF-8"
>
> Aupa,
>
> Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 19:53 +0100, egilea: Julen
> > lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> > >
> > > GOIBURUA:
> > > Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
> > >
> > > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
> > >
> > > Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
> > > baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
> > > interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
> > > jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
> > > "Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
> > > gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
> > > dagoenez hor mantendu dut.
> >
> > Hau ondo ikusten dut, nik proposatutakoaren tankeran, baina zuzenketekin
> :)
> >
> > > Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
> > > bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
> > >
> > > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html
> >
> > Honek ez dit konbentzitzen, egia da azaleko albisteen kutxak tokia behar
> > duela, orri guztietan errepikatuko den goiburuko elementu bat
> > (bilatzailea) edukiaren eremuarekin nahasita ez dut ikusten.
>
>
> Beste aukera bat:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index4.html
>
> Alde txarra, sarrerako orria ez dela lehen bezala nabarmentzen... baina
> aukera bat da. Bestela, beste proposamenik?
>
>
> >
> > > Gustatzen bazaizue perfekto, eta bestela Julenek egindako
> > > proposamenerako atzeko planoek balio dute:
> > >
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/orria-atzekoa.png
> > >
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/atzeko-planoa.png
> > > (SVGa behar badu norbaitek idazteko mezu bat eta bidaliko diot,
> > > fitxategiak asko pisatzen du)
> > >
> > > Asierren proposamena, "zer da Librezale..." barran bilatzailea
> > > jartzearena, azkenean ez dut probatu, baina ideia ona izan daiteke hori
> > > ere.
> >
> > Uste dut nik proposatu nahi nuena egiteko nahiko larri ibiliko naizela
> > (bai behintzat aste honetan) eta ez nuke niregatik atzeratzea nahi.
> >
> > Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
> > erreparatu.
> > "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake,
> > eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
> > adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka
> > bat lortzen da.
>
>
> Ez dakit hau ondo ulertu dudan. Zer esan nahi duzu, "Zer da
> Librezale..." hori behekaldean jartzea eta gainetik kentzea? Bloke hori
> kendu dut espazioarena ikusteko:
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
>
> (Albisteen blokea eta azpikoa estutu ditut logoarekin eta
> bilatzailearekin lerrokatzeko, eta azken bi hauek eskumara mugitu ditut
> pixka bat.)
>
> Asier, foroarena azkenean nola egin duzu? Ikusi daiteke, sarean dago?
>
> Ibai.
>
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 5
> Date: Mon, 11 Jan 2010 21:31:37 +0100
> From: assar <asarasua a bildua telefonica.net>
> Subject: Re: [Librezale] Webgune berria
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4B4B8AA9.1070404 a bildua telefonica.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
>
> al., 2010.eko urtren 11a 20:59(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> > Aupa,
> >
> > Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 19:53 +0100, egilea: Julen
> >
> >> Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
> >> erreparatu.
> >> "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar genezake,
> >> eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
> >> adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal pixka
> >> bat lortzen da.
> >>
>
> Ba niri ideia ona iruditzen zait bloke hori behean jartzea. Nik uste dut
> primeran gera daitekeela, eta horrela leku gehiago daukagu goian.
> Begiratu beharko nuke MediaWikiren behealdearekin nola konbinatu, baina
> ondo gera daiteke. Gainera, uste dut hor beste gauza bat ere sartu behar
> dugula: Librezaleren informazioaren erabilera-lizentzia. MediaWikik GDFL
> dakar modu lehenetsian, baina agian besteren bat erabili beharko genuke,
> CC libre bat adibidez.
>
> > Ez dakit hau ondo ulertu dudan. Zer esan nahi duzu, "Zer da
> > Librezale..." hori behekaldean jartzea eta gainetik kentzea? Bloke hori
> > kendu dut espazioarena ikusteko:
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
> >
>
> Niri horrek balio dit. Oso ondo dagoela iruditzen zait.
>
> > (Albisteen blokea eta azpikoa estutu ditut logoarekin eta
> > bilatzailearekin lerrokatzeko, eta azken bi hauek eskumara mugitu ditut
> > pixka bat.)
> >
> > Asier, foroarena azkenean nola egin duzu? Ikusi daiteke, sarean dago?
> >
> >
>
> Azkenean fluxBB-k berezkoa duen estiloa mantendu dut erabiltzaileen
> tresnen kutxarako:
>
> http://img121.imageshack.us/img121/3213/librezaleforoa20100111.png
>
> Moldatu nahi baduzu, egin zazu eta aldatuko dut fluxBBren estiloa.
>
> Asier.
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 6
> Date: Mon, 11 Jan 2010 23:28:40 +0100
> From: Ibai Oihanguren <ibai a bildua oihanguren.com>
> Subject: Re: [Librezale] Webgune berria
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <1263248920.3485.15.camel a bildua Oihanguren>
> Content-Type: text/plain; charset="UTF-8"
>
> Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 21:31 +0100, egilea: assar
> > al., 2010.eko urtren 11a 20:59(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> > > Aupa,
> > >
> > > Jatorrizko mezua: al., 2010-01-11 19:53 +0100, egilea: Julen
> > >
> > >> Aparte: goiburuaz hitz egin dugu baina azpiko zatiari ez diogu batere
> > >> erreparatu.
> > >> "Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa" azpiko zatian jar
> genezake,
> > >> eta horiekin batera bestelako informazio praktikoa (edukien lizentzia,
> > >> adibidez). Bide batez azaleko albisteen blokerako espazio bertikal
> pixka
> > >> bat lortzen da.
> > >>
> >
> > Ba niri ideia ona iruditzen zait bloke hori behean jartzea. Nik uste dut
> > primeran gera daitekeela, eta horrela leku gehiago daukagu goian.
> > Begiratu beharko nuke MediaWikiren behealdearekin nola konbinatu, baina
> > ondo gera daiteke. Gainera, uste dut hor beste gauza bat ere sartu behar
> > dugula: Librezaleren informazioaren erabilera-lizentzia. MediaWikik GDFL
> > dakar modu lehenetsian, baina agian besteren bat erabili beharko genuke,
> > CC libre bat adibidez.
> >
>
> Ni ere ados blokea behera pasatzearekin.
>
> > > Ez dakit hau ondo ulertu dudan. Zer esan nahi duzu, "Zer da
> > > Librezale..." hori behekaldean jartzea eta gainetik kentzea? Bloke hori
> > > kendu dut espazioarena ikusteko:
> > > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index5.html
> > >
> >
> > Niri horrek balio dit. Oso ondo dagoela iruditzen zait.
> >
> > > (Albisteen blokea eta azpikoa estutu ditut logoarekin eta
> > > bilatzailearekin lerrokatzeko, eta azken bi hauek eskumara mugitu ditut
> > > pixka bat.)
> > >
> > > Asier, foroarena azkenean nola egin duzu? Ikusi daiteke, sarean dago?
> > >
> > >
> >
> > Azkenean fluxBB-k berezkoa duen estiloa mantendu dut erabiltzaileen
> > tresnen kutxarako:
> >
> > http://img121.imageshack.us/img121/3213/librezaleforoa20100111.png
> >
> > Moldatu nahi baduzu, egin zazu eta aldatuko dut fluxBBren estiloa.
>
> Ez, ez, horrela oso ondo dago. Sentitzen dut hasieran egin nuen
> proposamen hori osatzen hartu duzun lanagatik... euskaltubeko bideoak
> oso itxura ona zuen, baina webgunean estilo bateratu bat edukitzeko hobe
> da horrela.
>
>
> Gabon,
>
> Ibai.
>
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 7
> Date: Mon, 11 Jan 2010 23:40:14 +0100
> From: assar <asarasua a bildua telefonica.net>
> Subject: Re: [Librezale] FluxBB
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4B4BA8CE.4070905 a bildua telefonica.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
>
> al., 2010.eko urtren 11a 19:39(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> > Kaixo.
> >
> > Azkenean punBBren 1.2 bertsiorako eginda zegoen euskaratzea
> > aprobetxatu ahal izan dut eta falta ziren kateak ere euskaratu ditut.
> > Bitxia bada ere, fluxBB-k ez ditu oraindik kate guztiak
> > internazionalizatuta (administrazioko batzuk falta dira) eta horiek
> > ezin izan ditut euskaratu.
> >
>
> FluxBBren itzulpena wikira igo dut. Librezaleren proiektuen artean sartu
> dut.
>
> http://wiki.librezale.org/wiki/FluxBB
>
> Asier.
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
> Bilduma honen bukaera: Librezale Mezu-Bilduma, 41 bilduma, 15. zenbakia
> ***********************************************************************
>
--
Gorka Azk.
http://bihardaberandu.wordpress.com
http://irakurle-kluba.ning.com/
http://hizkuntza-eta-literatura.wikispaces.com
Agenda21. Mezu hau inprimatu baino lehenago, paperezko alea benetan
beharrezkoa ote den ondo pentsatu. Ingurugiroa gure eskuetan.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100113/5ca15066/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago