[Librezale] Webgune berria
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Lar, Urt 9, 22:33:49, CET 2010
lr., 2010.eko urtren 09a 18:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> SEMAFOROEN DISEINUA:
> (http://img683.imageshack.us/img683/8328/semaforoak.png)
> - Niri gustatu zait Asierren diseinua. Agian ikono libreren batzuk
> egongo dira askoz landuagoak, baina printzipioz ez bada horrelakorik
> aurkitzen semaforo horien alde egingo nuke. Zerbait begiratuko dut
> agian.
>
Momentuz nik egin nituenak igo ditut. Gero beste norbaitek zerbait
egiteko gogoa badauka, nigatik alda daitezke.
> LIBREZALEREN PROIEKTUAK TAULA:
> (http://img199.imageshack.us/img199/3528/proiektuak.png)
> - Nire gustorako ertz gris hori sendoegia da, baina bestela ondo.
>
Ertz meheagoa jarri diot, eta letra-tipoak ere aldatu ditut. Ea honela:
http://img690.imageshack.us/img690/8373/librezaleletratipoak.png
> WIKIKO URL-AK:
> -Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
> librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
> zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
> Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
> estilo honetako URLak erabiliz:
> librezale.org/orria
>
Nigatik bai.
> (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
>
Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen
duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock"
bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda daitekeen.
> Eta azkenik...
> GOIBURUA:
> Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
>
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
>
> Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
> baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
> interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
> jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
> "Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
> gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
> dagoenez hor mantendu dut.
>
Nik gustuko dut. Hala ere, horrek arazo bat sortzen dit fluxBB-rako
prestatu dudan azalarekin, zuk fororako egindako proposamenean[1]
oinarritu naiz eta justu bilatzailea jarri duzun tokian foroko
erabiltzaileen tresnak zeuden. Tokiz aldatu beharko ditut.
> Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
> bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
>
> http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html
>
Zalantza gehiago daukat kasu honetan. Bilatzailea ertzetik hain hurbil
ikustea arraroa egiten zait. Nire gusturako hobeto geratuko litzateke
bilatzailearen kutxaren goiko eta eskuineko alboek leku gehiago edukiko
balute, kutxa beherantz jaitsiz eta eskuinetik pixka bat estuagoa
eginez. Hala ere, ez naiz tematuko kontu honetan eta besteek ondo
baderitzote horrela gera daiteke.
Asier.
[1] http://wiki.librezale.org/images/3/3f/Foro-berria.png
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago