[Librezale] Webgune berria

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Urt 9, 23:32:23, CET 2010


Jatorrizko mezua: lr., 2010-01-09 22:33 +0100, egilea: assar
...
> 
> > (eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
> >    
> 
> Hori ez dakit egin daitekeen. MediaWikik orrien izenburua URLan jartzen 
> duzunaren arabera sortzen ditu. Artikuluaren izenburua "Cairo-Dock" 
> bada, URLan ere "Cairo-Dock" jarri behar du. Ez dakit hori alda daitekeen.

Orduan ezer ez, ez da ezer pasatzen maiuskulak erabiltzeagatik.

> 
> > Eta azkenik...
> > GOIBURUA:
> > Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
> >
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
> >
> > Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
> > baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
> > interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
> > jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
> > "Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
> > gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
> > dagoenez hor mantendu dut.
> >    
> 
> Nik gustuko dut. Hala ere, horrek arazo bat sortzen dit fluxBB-rako 
> prestatu dudan azalarekin, zuk fororako egindako proposamenean[1] 
> oinarritu naiz eta justu bilatzailea jarri duzun tokian foroko 
> erabiltzaileen tresnak zeuden. Tokiz aldatu beharko ditut.
> 

Barkatu, ahaztuta neukan foroarena... Tokiz aldatuta ondo geratuko da?
Bestela beste zerbait pentsatu beharko litzateke... Agian foroan ere
bilatzailea eskuman jartzea, azalerako egin dudan proposamenean bezala.

> > Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
> > bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
> >
> > http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html
> >    
> 
> Zalantza gehiago daukat kasu honetan. Bilatzailea ertzetik hain hurbil 
> ikustea arraroa egiten zait. Nire gusturako hobeto geratuko litzateke 
> bilatzailearen kutxaren goiko eta eskuineko alboek leku gehiago edukiko 
> balute, kutxa beherantz jaitsiz eta eskuinetik pixka bat estuagoa 
> eginez. Hala ere, ez naiz tematuko kontu honetan eta besteek ondo 
> baderitzote horrela gera daiteke.


Bai, badakit. Gutxi gora-beherako ideia bat hartzeko zen, niri ere ez
zait gustatzen ertzetik horren gertu. Pixkat urrunduko dut, ea gustoko
duzuen.


Uste dut Julenek ere bazuela beste proposamenen bat, beraz itxaron egin
beharko hori ikusi arte.

Gabon,
Ibai.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago