[Librezale] Webgune berria
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Urt 9, 18:33:49, CET 2010
Aupa,
lehenengo eta behin, urte berri on denoi! Azkenaldiko emailak irakurri
eta hemen erantzungo ditut, ea ez zaidan ezer ahazten:
SEMAFOROEN DISEINUA:
(http://img683.imageshack.us/img683/8328/semaforoak.png)
- Niri gustatu zait Asierren diseinua. Agian ikono libreren batzuk
egongo dira askoz landuagoak, baina printzipioz ez bada horrelakorik
aurkitzen semaforo horien alde egingo nuke. Zerbait begiratuko dut
agian.
LIBREZALEREN PROIEKTUAK TAULA:
(http://img199.imageshack.us/img199/3528/proiektuak.png)
- Nire gustorako ertz gris hori sendoegia da, baina bestela ondo.
WIKIKO URL-AK:
-Julenek wiki.librezale.org/index.php/Orria patroiaren ordez
librezale.org/wiki/Orria erabiltzea proposatu zuen. Ez dakit zein
zailtasun edukiko duen edo egoki ikusten duzuen, baina posible bada nik
Wikiaren erabat gardena izatea proposatuko nuke, eta helbideetan ere
estilo honetako URLak erabiliz:
librezale.org/orria
(eta batez ere, maiuskulak minuskuletara pasatzea)
Eta blogeko sarreretarako nik ere egunaren data erakusten duena nahiago.
Eta blogeko sarreretan nik ere "Software librea euskaraz" gaia duten
albisteak jarriko nituzke orokorrean, baina uste dut hori gero aldatu
ahalko dela, denborarekin.
AZALAREN ESKUINEKO ZUTABEA:
Asierren hasierako proposamena jarriko nuke oraingoz. Beranduago agian
ikusiko dugu beste zerbait jartzeko beharra, baina oraingoz aukera
egokiena hori dela uste dut.
LETRA-TIPOAK:
Sistema bakoitzean letra-tipo desberdinak daude, eta Ubunturako
behintzat sans-serif eta sans ondo azaltzen dira. Windowsen nik Verdana
erabiliko nuke "sans" estilorako, baina ez dakit "sans-serif" estiloko
ze tipografia dagoen estiloarekin bat egingo lukeena... uste dut
Mozillan Georgia erabiltzen dutela.
DESKARGAK ATALA:
Nik zuzenean ezabatu egingo nuke. Ez dio balio erantsirik ematen, eta
gainera webgunearen "zulo" bat dirudi, akats bat.
BILATZAILEA:
Julenek esandakoarekin ados.
Eta azkenik...
GOIBURUA:
Proposamen berri bat egin dut 170px-etara igoz edukia.
http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index2.html
Menua ez dut aldatu proposamen honetan nahikoa leku badaukalako, nahi
baduzue aldatu. Baina "Proiektuak" etiketa bai ikusten dut
interesgarria, nire ustez "Gehiago..." loturak zer esan nahi duen
jakiteko funtsezkoa da, "Proiektu gehiago" esan nahi duela jakiteko.
"Librezale / Menua" hori badakit guztiz estetikoa dela, baina kolore
gorriak hor egiten duen kontrastea gustatzen zaidanez, eta orain lekua
dagoenez hor mantendu dut.
Azalerako, nik diseinua apur bat aldatuko nuke, albisteen blokeak
bilatzailea jaten duelako. Hemen proposamena:
http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/index3.html
Gustatzen bazaizue perfekto, eta bestela Julenek egindako
proposamenerako atzeko planoek balio dute:
http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/orria-atzekoa.png
http://www.oihanguren.com/proiektuak/librezale/irudiak/atzeko-planoa.png
(SVGa behar badu norbaitek idazteko mezu bat eta bidaliko diot,
fitxategiak asko pisatzen du)
Asierren proposamena, "zer da Librezale..." barran bilatzailea
jartzearena, azkenean ez dut probatu, baina ideia ona izan daiteke hori
ere.
Uste dut hori zela dena... barkatu txapagatik ;)
Zorionak Asier eta Julen egiten ari zareten lanagatik!
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago