[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
As, Urt 5, 00:04:58, CET 2010
al., 2010.eko urtren 04a 18:39(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 04a 18:06(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>
>> Aupa denoi berriro ere,
>>
>> Eskerrik asko zuen erantzunengatik, dena dela, gauza batzuk ez ditut
>> oraindik argiegi (itzulpen memorien asuntuarekin dispersatu zait asuntua)...
>>
>> 1- Posible da orduan mailman-en po fitxategiak Librezaleren pootle
>> zerbitzarira igotzea? Mikelek esan duenaren arabera, horrekin ez litzateke
>> nahikoa izango eta iturburu-kodean egin beharko lirateke beste aldaketa
>> batzuk, ez?
>>
> Bai, igo daitezke, Pootlen nahi beste PO fitxategi karga ditzakegu.
> Mailmanen garapena Launchpaden daramate orain, eta baliteke itzulpenak
> ere bertatik kudeatu ahal izatea.
>
> Zu izango zara arduraduna beraz zure esku geratzen da proiektuaren
> kudeaketa, egizu erosoen zaizun bezala.
>
> Mikelek esandakoak webeko artxiboak sortzeko txantiloi batzuk dira.
> Informatikaren munduan dena ez denez kolore bakarrekoa, gertatu ohi da
> aplikazio berean hainbat formatu erabili behar izatea aplikazio osoaren
> lokalizazioa burutzeko.
> Kasu honetan PO[1] + (HTML + txt)[2] erabiltzen dira.
>
>
>> 2- Itzulpenak egiteko baimena nork eman behar dit? I18n zerrendako norbaitek
>> ala arduradun moduan agertzen den Librezaleko kideak?
>>
> http://wiki.list.org/display/DEV/Internationalization#Internationalization-SowheredoIstart?
>
> Pik esan behar lioke Mailmanen i18n/l10n kontuez arduratzen den
> pertsonari hemendik aurrera zu izango zarela arduradun berria.
>
>
>> 3- Pootle zerbitzarira nork igoko lituzke po fitxategiok?
>>
> Zuk zeuk, Pootle erabili nahi baduzu behintzat ;)
>
>
>> 4- Behin po fitxategiak itzulita daudenean, nola bidali beharko nituzke
>> egindako aldaketak?
>>
> http://wiki.list.org/display/DEV/i18nhowto#i18nhowto-HowdoIsendinmytranslation?
>
> Laburtuta, bi bide dituzu:
>
HIRU
> - Garatzaileek bezala zuzenean iturburu-kodearekin lan egitea
> - Lana paketatu eta garatzaileei bidaltzea
>
> Lehenengoa bide 'zail' edo teknikoena da, baina dibertigarriena aldi
> berean, ikasi nahi duenarentzat, behinik behin.
> Lokalizaziorako fitxategiak iturburu-kodearekin batera daudenez,
> iturburu-kodearen bertsioak kudeatzeko sistema (VCS, Version Control
> System) erabili beharko duzu (asko daude: git, Mercurial, Bazaar,
> Subversion, CVS, ...).
>
> Bigarrengo bidea normalean mezu elektroniko bat bidaltzea[3] edo bug
> batean fitxategia eranstea izan ohi da.
>
>
Hirugarrena (ni bezalako ingelera idazle eskaz eta 'informatikari' ez
garenontzat): Lokalean edo pootle bitartez itzuli duzun po fitxategia
launchpad sistemara igo. Beraiek sinkronizatuko dute kodearekin.
>> Aurretik erantzunda geratu badira arazo hauek, sentitzen dut, baina
>> protokolo asuntuak ez ditut garbiegi ikusten...
>>
> Ikusten duzun bezala galdera askoren erantzunak proiektuak berak ematen
> dizkizu bere webgunean, ez dago magiarik ;)
>
> Julen.
>
> [1]
> http://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/files/head%3A/messages/eu/
> [2]
> http://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/files/head%3A/templates/eu/
> [3] http://mail.python.org/pipermail/mailman-i18n/2009-December/001701.html
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago