[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urt 4, 17:00:12, CET 2010
assar-(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 04a 09:27(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo:
>>
>> Baimenen kontua konponduta itzulpenerako bi aukera dituzu:
>>
>> a) launchpad bertan itzuli.
>> b) Po fitxategia jaitsi (epostaz igorriko dizute) eta lokalean itzuli
>> ondoren igo.
>>
>>
>>
>> 04/01/2010 3:18(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Hori bai, inoiz pootlen saltseatu dudan arren, nire burua ezjakintzat
>>> jotzen dut kontu guzti honetan eta edozein laguntza eskertuko nuke
>>> ;-). Egia esan, ez dakit oso ondo nondik hasi ere, mailman-en
>>> iturburu-kodea jaitsi eta itzuli, Launchpad-en bitartez hasi... Agian
>>> Pik bota ahal dit kable bat.
>>>
>>>
>
> Uste dut Launchpad-ek ez duela uzten itzulpen-memoriak berrerabiltzen.
> Esan nahi dut, ezin dela adibidez Firefoxerako egin den itzulpena hartu,
> TMX bat sortu (edo PO fitxategia bera hartu), Launchpad-era igo eta
> Mailman itzultzen ari zaren bitartean Launchpad-ek Firefoxerako itzuli
> diren testuak berrerabil ditzan, kointzidentziak daudenean.
Bai, Asierrek azaldu bezala, desberdintasun nabariena web bitartez lan
egitea ala zure ordenagailuan bertan lan egitea da kontutan eduki
beharreko irizpidea.
Itzultzaile aurreratua bazara, web tresnak txiki geratuko zaizkizu eta
KBabel[1] edo gtranslator[2] bezalakoak nahiago izango dituzu. Nik
pertsonalki Poedit erabiltzen dut, oso tresna sinplea eta erabilterreza
(OmegaTren antzekoa):
http://www.poedit.net/
Nire gomendioa web tresna erabiltzea da (Launchpad/Pootle) eta aldaketa
asko jarraian egin behar badituzu edo arratsalde oso bat itzultzen ibiliko
bazara, erosotasun arrazoiengatik PO fitxategia esportatu, itzultzaile
bezeroa erabili (Poedit/OmegaT) eta berriro PO fitxategia inportatu.
Azkena aukeratzekotan, gogoratu web tresnan jendeak aldaketak egin
ditzakeela eta horregatik deskarga egiten duzunetik karga egiten duzunera
minuto edo ordu gutxiko epea igaro behar dela. Bestela norbaiten lana
zapaldu dezakezu.
>
> Pootlek bai egiten dituela iradokizunak, baina ez dakit zehazki soilik
> proiektu bereko testuak erabiliz egiten duen hori ala Pootlen kargatuta
> ditugun beste proiektuetakoak erabiliz ere egiten dituen. Bigarren kasua
> bada, Pootle bidez egin dezakezu itzulpena, eta Pootlek eskaintzen
> dizkizun iradokizunak jarraitzen badituzu, koherentzia mantenduko da,
> euskarari dagokionez, Librezalek Pootlen dituen proiektu guztien artean.
Guk Pootle-n Translate Toolkit daukagu instalaturik eta gauza biak egin
daitezke[3]: proiektuaren txokoan pootle-terminology.po fitxategi bat
badago, iradokizunak fitxategi horretarik ateratzen ditu eta fitxategi
hori ez badago, Terminology proiektutik hartzen ditu.
Gore Pootlen Terminology proiektuko edukia dauzkagun euskaraketekin
eguneratu beharko litzatekeela uste dut...
>
> Pootlen arazoa da oso motela dela harekin lan egitea. Nik nahiago izaten
> dut lokalean lan egiten duen aplikazio batekin aritzea, softwarea
> itzultzeko sortu ditudan nire itzulpen-memoriak ditut, eta horiek
> baliatuz egiten dut itzulpen berria.
>
> Nik OmegaT erabiltzen dut, baina hori fitxategi askotako proiektuetarako
> da erabilgarriagoa, PO bakarra lokalizatu behar bada, agian egokiagoa da
> beste aplikazioren bat (ez dakit zein, ez ditut erabili, Virtaal edo
> horietakoren bat izan daiteke). Apliazio hauek beldurra eman dezakete
> hasieran baina ez dira erabiltzeko zailak, baina beti bezala denbora
> eskaini behar zaie.
>
> Lokalean lan egitea erabakitzen baduzu, nik pasatu diezazkizuket nire
> itzulpen-memoriak.
>
> Honetaz ari naizela, uste dut garrantzitsua izan daitekeela Librezaleren
> webgunean TMXak edo POak deskargatzeko leku bat edukitzea, horrela denok
> berrerabili ahal izateko aurrekoek egin dituzten itzulpenak eta
> euskararen aldetik koherentzia mantentzeko.
Bai, ondo legoke, baina ez dakit zein izango zen hau egiteko erarik
egokiena... Agian beste norbaitek gauzak argiago izango ditu.
PO fitxategi guztiak batu genitzake (FTP bitartez, SVN bitartez, GIT
bitartez...) eta gero deskargatzeko era eroso batetan utzi (ZIP batetan,
TGZ batetan, TMX formatuan) ahal izanez gero edukia automatikoki
eguneratuz (trasnaren batekin, cron+script...).
Horrelako zerbait montatuz gero, aipatutako Terminology proiektua Pootlen
eduki hauekin eguneratuta mantendu genitzake, ezagutza gutxi duen jendeak
gure Pootle bitartez itzulpen memoriarik eguneratuenak erabili ahal
ditzan.
Esango duzue guzti hau ondo iruditzen zaizuen eta planteamendu egokiena
zein ikusten duzuen. Agian wikian orrialde berezi bat sortu genezake,
jendeak euskaratutako programen POak estekadu ditzan eta script batekin
iturri horiek jaso eta sortu beharrekoak automatikoki sortu ditzan. Ez
dakit ideiak dira...
>
> Badago itzulpen-memoriak kontsultatzeko beste leku bat, TuMatXa [1]. Hor
> gainera Mailmanen itzulpenetako baten bertsioa ere badago kontsultatu
> nahi baduzu (suposatzen dut GFA-UEU-CodeSyntaxek egin zutena izango
> dela). Portzierto, oso interesgarria Mailmanen kontu honetan gertatu zen
> afera gauean lo ezinik zaudenean irakurtzeko [2].
>
> Asier.
>
> [1]http://www.tumatxa.com/eusk/ZTMX/soft
> [2]http://www.google.es/search?hl=eu&client=firefox-a&hs=BZS&q=mailman+site%3Awww.mundurat.net%2Fpipermail%2Flibrezale%2F&btnG=Bilatu&meta=
> [2]http://sustatu.com/1066055231
Mailmanen euskaraketarekin sortu zen arazoa Librezaleko gehienok ezagutzen
dugula esango nuke. Ez dakienarentzat edo ahaztua duenarentzat, ondorio
pertsonal bat egin nahi nuke: Librezalek edonoren euskaraketak onartzen
ditu eta software librearen filosofian hain barneratua dagoen hobekuntza
etengabean sinesten dugu (bazar ereduko release early eta release often),
baina tamalez software librearen euskaraketan dabiltzan guztiek ez dute
horrela jokatzen.
Portzierto, Tumatxa proiektua aspalditik utzita dagoela ikusten da (hilda
jaiotako proiektua izan zela iruditzen zait niri, arduradunek Mailmaneko
azken euskaraketa jarri nahi izan ez zuten momentutik). Hala ere, niri
pertsonalki asko gustatuko litzaidake euskarazko itzulpen guztien memoria
bat egotea, denon lana batzen duena eta itzultzaile guzti-guztiok kontutan
dituena. Baina ez dakit hori posible den ere...
[1] http://kbabel.kde.org/
[2] http://gtranslator.sourceforge.net/
[3] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology
--
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago