[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 4, 17:58:16, CET 2010


al., 2010.eko urtren 04a 17:32(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 04a 17:00(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>
>> Bai, ondo legoke, baina ez dakit zein izango zen hau egiteko erarik
>> egokiena... Agian beste norbaitek gauzak argiago izango ditu.
>>
>> PO fitxategi guztiak batu genitzake (FTP bitartez, SVN bitartez, GIT
>> bitartez...) eta gero deskargatzeko era eroso batetan utzi (ZIP batetan,
>> TGZ batetan, TMX formatuan) ahal izanez gero edukia automatikoki
>> eguneratuz (trasnaren batekin, cron+script...).
>>
>> Horrelako zerbait montatuz gero, aipatutako Terminology proiektua Pootlen
>> eduki hauekin eguneratuta mantendu genitzake, ezagutza gutxi duen jendeak
>> gure Pootle bitartez itzulpen memoriarik eguneratuenak erabili ahal
>> ditzan.
>>
>> Esango duzue guzti hau ondo iruditzen zaizuen eta planteamendu egokiena
>> zein ikusten duzuen. Agian wikian orrialde berezi bat sortu genezake,
>> jendeak euskaratutako programen POak estekadu ditzan eta script batekin
>> iturri horiek jaso eta sortu beharrekoak automatikoki sortu ditzan. Ez
>> dakit ideiak dira...
>>
>
> Beno, nik Fennec-en TMXak zuzenean wikira igo nituen. Gaur orri hau
> sortu dut:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Librezaleren_itzulpen-memoriak
>
> Eta ikusi dut Julen jadanik igotzen ari dela TMXak eta POak
> konprimituta. Beraz...
>
> Hala ere, posible bada memoria horiek Pootlen egotea ere, beste
> aplikazio batzuk itzultzen direnean laguntza gisa erabili ahal izateko,
> interesgarria izan daiteke.

Pootlen memoriak erabiltzearen inguruan, GOTO [1]

Memoriak automatikoki sortzeari buruz ze esan, uste dut zentzuzkoena 
dela programa baten bertsio egonkorra ateratzean eguneratzea memoria, ez 
lehenago. Orduan memoriak sortzearen beharra oso aldian behineko zerbait 
bezala har liteke.

Nire partetik igo ditut Mozillako proiektuen PO+TMXak, eta lehentasunak 
ezartze aldera, nahiago webgunea bukatzea gauza asko erdizka utzi baino ;)

Julen.

[1] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2010-January/002705.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago