[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Urt 4, 17:32:35, CET 2010
al., 2010.eko urtren 04a 17:00(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>
> Bai, ondo legoke, baina ez dakit zein izango zen hau egiteko erarik
> egokiena... Agian beste norbaitek gauzak argiago izango ditu.
>
> PO fitxategi guztiak batu genitzake (FTP bitartez, SVN bitartez, GIT
> bitartez...) eta gero deskargatzeko era eroso batetan utzi (ZIP batetan,
> TGZ batetan, TMX formatuan) ahal izanez gero edukia automatikoki
> eguneratuz (trasnaren batekin, cron+script...).
>
> Horrelako zerbait montatuz gero, aipatutako Terminology proiektua Pootlen
> eduki hauekin eguneratuta mantendu genitzake, ezagutza gutxi duen jendeak
> gure Pootle bitartez itzulpen memoriarik eguneratuenak erabili ahal
> ditzan.
>
> Esango duzue guzti hau ondo iruditzen zaizuen eta planteamendu egokiena
> zein ikusten duzuen. Agian wikian orrialde berezi bat sortu genezake,
> jendeak euskaratutako programen POak estekadu ditzan eta script batekin
> iturri horiek jaso eta sortu beharrekoak automatikoki sortu ditzan. Ez
> dakit ideiak dira...
>
Beno, nik Fennec-en TMXak zuzenean wikira igo nituen. Gaur orri hau
sortu dut:
http://wiki.librezale.org/index.php/Librezaleren_itzulpen-memoriak
Eta ikusi dut Julen jadanik igotzen ari dela TMXak eta POak
konprimituta. Beraz...
Hala ere, posible bada memoria horiek Pootlen egotea ere, beste
aplikazio batzuk itzultzen direnean laguntza gisa erabili ahal izateko,
interesgarria izan daiteke.
> Portzierto, Tumatxa proiektua aspalditik utzita dagoela ikusten da (hilda
> jaiotako proiektua izan zela iruditzen zait niri, arduradunek Mailmaneko
> azken euskaraketa jarri nahi izan ez zuten momentutik). Hala ere, niri
> pertsonalki asko gustatuko litzaidake euskarazko itzulpen guztien memoria
> bat egotea, denon lana batzen duena eta itzultzaile guzti-guztiok kontutan
> dituena. Baina ez dakit hori posible den ere...
>
>
Tumatxa berez itzulpen-memoriak kontsultatzeko toki bat da, besterik ez.
Orain itzulpen-memoria horiek gure wikian baditugu, ba orduan Tumatxaren
beharra txikitu egiten da, niretzat behintzat: wikiko TMXak deskargatu
eta kitto, nik normalean lokalean egiten baititut itzulpenak.
Agian gerorako pentsa daiteke horrelako sistema bat instalatzea, jende
guztiak web bidez zuzenean gure itzulpen-memoriak kontsulta ditzan.
Agian Tumatxa bera (software librea da, ezta?). Beno, hori geroago
pentsa daiteke, orain aski daukagu webgunea eguneratzearekin.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago