[Librezale] Librezale berria abian da
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Ots 26, 20:35:45, CET 2010
or., 2010.eko otsren 26a 17:50(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Testu bat idatzi dut webgune berriaren aurkezpen-albistea nonbaitetik
> hasteko. Badakizue, nahi duzuen eran aldatu dezakezue.
>
> Asier.
>
> -----
>
> Librezale berria abian da
>
> Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldekook webgune
> berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik,
> webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa
> eguneratu dugu. Orain albisteak modu argiagoan eskaintzen dira,
> webgunearen azalean, eta honekin batera gizarte-sareetatan eta gure
> foroan dauden mezu-trukeak erakusten dira.
>
> Librezaleren foroa euskarazko software librearen inguruko zalantzak
> eta ideiak partekatzeko tresna garrantzitsua bihurtu da azken urte
> hauetan. Orain aurpegia garbitu diogu eta orain arte bete duen
> funtzioa betetzen jarraituko duela espero dugu.
>
> Webgune berrian garrantzi berezia eman diogu aplikazio informatikoak
> euskaratzeko prozesuaren azalpenari. "Lokalizazio-gida" izeneko
> atalean lan horretan hasi nahi duenak edo gehiago sakondu nahi duenak
> informazio baliagarria aurkituko du. "Lan-tresna" atalean, bestalde,
> euskaratzeak egiteko erabil daitezkeen hainbat aplikazio, formatu eta
> baliabide azaltzen dira. Honi lotuta, Librezalek Pootle aplikazio
> informatikoa dauka instalatuta bere zerbitzarian, itzulpenak modu
> kolaboratiboan bideratzeko.
>
> Librezale parte-hartze irekiko taldea da: edozeinek har dezake parte
> inolako arazorik gabe eta bakoitzak ahal duen neurrian. Ez dugu
> egitura finkorik eta gure komunikazio-tresnak webgunea,
> posta-zerrendak eta foroa dira. Lagundu nahi baduzu, hainbat moduz
> egin dezakezu: itzulpenak egiten, foroetan agertzen diren zalantzak
> argitzen, Librezalek euskaratutako aplikazioak sustatzen... Begiratu
> webguneko "Parte hartu nahi duzu?" atala informazio gehiagorako. Baina
> kontuan izan gure filosofia. Jatorri eta ikuskera askotako lagunak ari
> gara Librezalen, baina denok ere oinarrizko printzipio batzuk
> jarraitzen ditugu:
> * Aplikazio informatikoak euskaraz edukitzeko lan egiten dugu.
> * Software librea lehenesten dugu, askatasun gehien ematen duena delako.
> * Gure lanak ere lizentzia libreekin banatzen ditugu, egindako lana
> etorkizunerako ere baliagarria izatea nahi dugulako.
> * Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan
> programak lehenesten ditugu.
> * Estandar eta formatu irekien alde egiten dugu, aukerak aukera, elkar
> ulertzeko ezinbestekoak direlako.
>
> Librezaleren izaerarekin bat datozen tresna informatikoak hobetsi
> ditugu webgune berria egiteko. Orririk gehienak wiki eran osatu ditugu
> MediaWiki aplikazioa erabiliz, tresna honek bistako abantailak
> eskaintzen baitizkigu librezalekide guztiok elkarlanean aritzeko.
> Horrez gain, WordPress erabili dugu azala egiteko eta albisteak
> kudeatzeko, eta FluxBB aukeratu dugu gure foroa zaharberritzeko.
>
> Gurekin lan egin nahi baduzu, bisita gaitzazu:
> http://www.librezale.org
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Oso ondo ari zarete! Animo!
Gauza bat bakarrik. Mikelek esan duen Koska irratiaren arazo hori guztiz
konponduta dago? Bestela agian hobe da hori konpondu arte itxoitea,
ezta? Esan nahi dut, web berria aurkeztu eta zerbitzariarekin arazoak
edukitzen baditugu, ez da izango publizitaterik onena Librezalerentzat.
Orain gogoratzen dudala, ea behingoz Dockyren orria osatzen dudan...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago