[Librezale] Librezale berria abian da
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Or, Ots 26, 19:45:33, CET 2010
Eskertzen dizut Asier...
Izan be, apur bat gainezka nabil egunotan.... ezetarako astirik barik.
Komunikazio plana idatzi eta datorren astean hedatuko dogu, bakoitzak bere
ahalmenen arabera zabaltzeko.
Neuretik hasita... hasteko.
Ostia pedrin!
izan libre.... eta izan euskaldun. (denbora kontuta euki barik!)
ptx
assar<asarasua a bildua telefonica.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 26a
17:50):
> Testu bat idatzi dut webgune berriaren aurkezpen-albistea nonbaitetik
> hasteko. Badakizue, nahi duzuen eran aldatu dezakezue.
>
> Asier.
>
> -----
>
> Librezale berria abian da
>
> Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldekook webgune berria
> jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune
> dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu. Orain
> albisteak modu argiagoan eskaintzen dira, webgunearen azalean, eta honekin
> batera gizarte-sareetatan eta gure foroan dauden mezu-trukeak erakusten
> dira.
>
> Librezaleren foroa euskarazko software librearen inguruko zalantzak eta
> ideiak partekatzeko tresna garrantzitsua bihurtu da azken urte hauetan.
> Orain aurpegia garbitu diogu eta orain arte bete duen funtzioa betetzen
> jarraituko duela espero dugu.
>
> Webgune berrian garrantzi berezia eman diogu aplikazio informatikoak
> euskaratzeko prozesuaren azalpenari. "Lokalizazio-gida" izeneko atalean lan
> horretan hasi nahi duenak edo gehiago sakondu nahi duenak informazio
> baliagarria aurkituko du. "Lan-tresna" atalean, bestalde, euskaratzeak
> egiteko erabil daitezkeen hainbat aplikazio, formatu eta baliabide azaltzen
> dira. Honi lotuta, Librezalek Pootle aplikazio informatikoa dauka
> instalatuta bere zerbitzarian, itzulpenak modu kolaboratiboan bideratzeko.
>
> Librezale parte-hartze irekiko taldea da: edozeinek har dezake parte
> inolako arazorik gabe eta bakoitzak ahal duen neurrian. Ez dugu egitura
> finkorik eta gure komunikazio-tresnak webgunea, posta-zerrendak eta foroa
> dira. Lagundu nahi baduzu, hainbat moduz egin dezakezu: itzulpenak egiten,
> foroetan agertzen diren zalantzak argitzen, Librezalek euskaratutako
> aplikazioak sustatzen... Begiratu webguneko "Parte hartu nahi duzu?" atala
> informazio gehiagorako. Baina kontuan izan gure filosofia. Jatorri eta
> ikuskera askotako lagunak ari gara Librezalen, baina denok ere oinarrizko
> printzipio batzuk jarraitzen ditugu:
> * Aplikazio informatikoak euskaraz edukitzeko lan egiten dugu.
> * Software librea lehenesten dugu, askatasun gehien ematen duena delako.
> * Gure lanak ere lizentzia libreekin banatzen ditugu, egindako lana
> etorkizunerako ere baliagarria izatea nahi dugulako.
> * Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan programak
> lehenesten ditugu.
> * Estandar eta formatu irekien alde egiten dugu, aukerak aukera, elkar
> ulertzeko ezinbestekoak direlako.
>
> Librezaleren izaerarekin bat datozen tresna informatikoak hobetsi ditugu
> webgune berria egiteko. Orririk gehienak wiki eran osatu ditugu MediaWiki
> aplikazioa erabiliz, tresna honek bistako abantailak eskaintzen baitizkigu
> librezalekide guztiok elkarlanean aritzeko. Horrez gain, WordPress erabili
> dugu azala egiteko eta albisteak kudeatzeko, eta FluxBB aukeratu dugu gure
> foroa zaharberritzeko.
>
> Gurekin lan egin nahi baduzu, bisita gaitzazu:
> http://www.librezale.org
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100226/df32f5e8/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago