[Librezale] OpenShot euskaratuta

Jokin LACALLE USABIAGA jlacalle a bildua jakintza.net
Al, Ots 22, 16:15:19, CET 2010


Aupa Asier

Galderatxo bat. Egin berri duzun euskaraketa erabili nahiko nuke baina ez
dakit nola demontre egin. /etc/share/openshot/locale karpetaren barruan
euskarazko .mo fitxategia badagoela ikusi dut baina aplikazioa ireki ondoren
ez dut inon aurkitzen euskaraz ipintzeko aukerarik

Openshot-eko foroan ere sartu naiz eta eskuliburuari gainbegiratu bat ere
eman diot baina ez dut inon aurkitu euskaraz nola konfiguratu daitekeen
esplikatzen duen lekurik.

Launchpad-etik ere jaitsi ditut fitxategi guztiak baina berdin berdin nago.
Zer egin behar da euskaraz konfiguratzeko?

Eskerrik asko

Jokin

assar<asarasua a bildua telefonica.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 21a
22:13):

> Aupa,
>
> OpenShot bideo-editorea euskaratu dut eta Launchpad-era igo dut[1]
> (Launchpad-en kudeatzen dira aplikazio honen lokalizazioak).
>
> Axola ez badizue, Librezaleren proiektutzat hartu eta orri berria sortuko
> dut Librezaleren webgunean.
>
> Asier.
>
> [1]https://translations.launchpad.net/openshot/trunk
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100222/89dec468/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago