[Librezale] phpBB gurea al da?

Ibon Idoiaga Basaras bixerdo a bildua gmail.com
Al, Ots 1, 10:42:42, CET 2010


> Hor "lopetaz" eta "bixerdo" izeneko bi agertzen dira. Lopetaz euskarazko
> bertsioaren mantentzailea da. Librezalekoak al dira bi horiek?
>


Kaixo!

ibon ("bixerdo") nauzue.

Liburutegi batean egiten dut lan eta literatur foro bat garatzeko asmoa
bururatu zitzaidan "foroak.com" gunea erabiliz. Zoritxarrez, phpBBko
bigarren bertsiotik hirugarrenera jauzi haundia zegoen eta guneko
arduradunek ezin izan zioten zerbitzua emoteari jarraitu. Bururatu zitzaidan
aukera bakarra programa nik neuk euskaratzea izan zan.

phpBBrako euskara bertsioaren bila nenbilela, azkenengo bertsioa zuen gunean
ostaturik zegoela ikusi nuenez eta darabilzuen "rollo"a asko gustatzen
zitzaidanez, hirugarren bertsioaren itzulpenan, testu fitxategi guztietan
librezaleren helbidea jartzea ta, behin amaiturik, itzulpena zuei eskeintzea
bururatu zitzaidan.

lopetaz korreoengatik baino ez dut ezagutzen, baina hizkuntzaren
maintainerra da. Ez dakit ze binkulazio mota izan lezaken librezalegaz baina
ez zidan author info eremuan gunearen lotura ipintzeari buruz ezer esan.
Beraz, phpBB librezaleko proiektutzat edo paralelotzat har zeinkie, zuen
gustura.

Oraindik ez ditut azkeneko bertsioaren (3.0.6) fitxategiak erkatu baina ez
dut uste alde handirik egongo denik aurreko biekin. Ahal bezain pronto
hortara jarri eta gune ofizialera igotzen direzen parean librezalera
eskeiniko ditut. Momentuz, programa horren euskaraketak mantentzeko asmoa
dekot.

Beno, ba besterik ez. Barkatu atrebentzia eta txarto iruditzen bazaizue bota
erantzuna zerrendara ta loturok kenduko dotez.

Izan on!
ibon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100201/2b3f17d9/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago