[Librezale] phpBB gurea al da?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Ots 1, 16:09:42, CET 2010
al., 2010.eko otsren 01a 10:42(e)an, Ibon Idoiaga Basaras(e)k idatzi zuen:
>
> Hor "lopetaz" eta "bixerdo" izeneko bi agertzen dira. Lopetaz
> euskarazko bertsioaren mantentzailea da. Librezalekoak al dira bi
> horiek?
>
>
>
> Kaixo!
>
> ibon ("bixerdo") nauzue.
>
> Liburutegi batean egiten dut lan eta literatur foro bat garatzeko
> asmoa bururatu zitzaidan "foroak.com <http://foroak.com>" gunea
> erabiliz. Zoritxarrez, phpBBko bigarren bertsiotik hirugarrenera jauzi
> haundia zegoen eta guneko arduradunek ezin izan zioten zerbitzua
> emoteari jarraitu. Bururatu zitzaidan aukera bakarra programa nik neuk
> euskaratzea izan zan.
>
> phpBBrako euskara bertsioaren bila nenbilela, azkenengo bertsioa zuen
> gunean ostaturik zegoela ikusi nuenez eta darabilzuen "rollo"a asko
> gustatzen zitzaidanez, hirugarren bertsioaren itzulpenan, testu
> fitxategi guztietan librezaleren helbidea jartzea ta, behin amaiturik,
> itzulpena zuei eskeintzea bururatu zitzaidan.
>
> lopetaz korreoengatik baino ez dut ezagutzen, baina hizkuntzaren
> maintainerra da. Ez dakit ze binkulazio mota izan lezaken librezalegaz
> baina ez zidan author info eremuan gunearen lotura ipintzeari buruz
> ezer esan. Beraz, phpBB librezaleko proiektutzat edo paralelotzat har
> zeinkie, zuen gustura.
>
> Oraindik ez ditut azkeneko bertsioaren (3.0.6) fitxategiak erkatu
> baina ez dut uste alde handirik egongo denik aurreko biekin. Ahal
> bezain pronto hortara jarri eta gune ofizialera igotzen direzen parean
> librezalera eskeiniko ditut. Momentuz, programa horren euskaraketak
> mantentzeko asmoa dekot.
>
> Beno, ba besterik ez. Barkatu atrebentzia eta txarto iruditzen
> bazaizue bota erantzuna zerrendara ta loturok kenduko dotez.
"Todos somos Hacienda" eta denok gara Librezale. Jarri al dezakegu
"bixerdo" phpBBren euskarazko bertsioaren mantentzaile modura
Librezaleko orrian?
http://www.librezale.org/wiki/PhpBB
Nahiz eta phpBBko webgunean "lopetaz" izan mantentzailea. Agian berari
komentatu diezaiokezu, ea zer dioen.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100201/649cea4e/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago