Hor "lopetaz" eta "bixerdo" izeneko bi agertzen dira. Lopetaz
euskarazko bertsioaren mantentzailea da. Librezalekoak al dira bi
horiek?

Kaixo!

ibon ("bixerdo") nauzue.

Liburutegi batean egiten dut lan eta literatur foro bat garatzeko asmoa bururatu zitzaidan "foroak.com" gunea erabiliz. Zoritxarrez, phpBBko bigarren bertsiotik hirugarrenera jauzi haundia zegoen eta guneko arduradunek ezin izan zioten zerbitzua emoteari jarraitu. Bururatu zitzaidan aukera bakarra programa nik neuk euskaratzea izan zan.

phpBBrako euskara bertsioaren bila nenbilela, azkenengo bertsioa zuen gunean ostaturik zegoela ikusi nuenez eta darabilzuen "rollo"a asko gustatzen zitzaidanez, hirugarren bertsioaren itzulpenan, testu fitxategi guztietan librezaleren helbidea jartzea ta, behin amaiturik, itzulpena zuei eskeintzea bururatu zitzaidan.

lopetaz korreoengatik baino ez dut ezagutzen, baina hizkuntzaren maintainerra da. Ez dakit ze binkulazio mota izan lezaken librezalegaz baina ez zidan author info eremuan gunearen lotura ipintzeari buruz ezer esan. Beraz, phpBB librezaleko proiektutzat edo paralelotzat har zeinkie, zuen gustura.

Oraindik ez ditut azkeneko bertsioaren (3.0.6) fitxategiak erkatu baina ez dut uste alde handirik egongo denik aurreko biekin. Ahal bezain pronto hortara jarri eta gune ofizialera igotzen direzen parean librezalera eskeiniko ditut. Momentuz, programa horren euskaraketak mantentzeko asmoa dekot.

Beno, ba besterik ez. Barkatu atrebentzia eta txarto iruditzen bazaizue bota erantzuna zerrendara ta loturok kenduko dotez.

Izan on!
ibon