[Librezale] OpenERP itzulpena

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Or, Abe 24, 12:59:37, CET 2010


----- Original Message ----

> From: Asier Garaialde <agara a bildua kantauri.com>
> To: librezale a bildua librezale.org
> Sent: Fri, December 24, 2010 10:39:11 AM
> Subject: Re: [Librezale] OpenERP itzulpena
> 
> Kaixo guztiok,
> Daukan interes estrategikoa kontutan harturik arrazoia ematen  diot Dooteori, 
>honen itzulpena modu egoki eta 'profesionalean' egin beharra  dagoela esaten 
>duenean, dagokion terminologia egokia erabiliz.
> 
> Asier Garaialde
> 
> 2010/24/12 10:04(e)an, Ander Elortondo(e)k  idatzi zuen:
> > Kaixo librezale, topagunea, Dani eta Dooteo:
> > 
> >   Iaz asko mugitu nintzen OpenERP itzulpena lortzeko. Euskalgintza  
>ikuspegitik erabat estrategikoa delako. Ez dago kontabilitatea era  
>profesionalean euskaraz egiterik. OpenERP kontabilitatea era txukunean eramateko  
>gaitasuna du eta Urtzik adierazi duen bezala askoz ere gehiago egiteko gaitasuna  
>du, ERP modular bikaina baita.
> > 
> > Programa hau euskalgintza ikuspegitik  ESTRATEGIKOA da, euskalgintza lan 
>mundua inplikatu gabe oso zaila da eta lan  mundua diru-kontuak eta kudeaketa 
>integrala aintzat hartu gabe porrota izan  daiteke.
> > 
> > Badirudi momentu berean iaz botatako aziek usta ematen  hasi direla, denok 
>batera gai honetaz arduratzean.
> > 
> > Ni  urtarrilak 3an ez nago, beraz ezin naiz Bilboko bilera horretara joan.
> >  Ni prest nago programa honen euskaratzea koordinatzeko,  Ezagutzen dut  
>errealean martxan duten bi enpresa, ezarpenak egiten dituen  freelance.....
> > Euskararentzat oinarrizkoa den aplikazio honetan  laguntzako prest, beraz 
>antola gaitezen eta aurrera atera dezagun proiektu  hau.
> > 
> > izan libre izan euskaldun!
> > Ander  Elortondo.

Ez dut ulertzen zergatik pentsatzen den komunitateak doan egindako itzulpen bat 
enpresa batek ordainduta egiten duena baino kaxkarragoa izan behar duen. 
OpenERPen gaztelaniako bertsioa komunitatearen bidez egitean ari da[1], itzulpen 
txarragoa izango da horregatik? Beste hizkuntza batzuetan ere komunitateak 
egiten du[2].

Ados, orduan Wikipedian artikuluak idazteari utziko diot, eta Elhuyarrek egin 
ditzala euskarazko entziklopedia guztiak. Betiko FUDarekin gabiltza, Britannica 
Wikipedia baino profesionalagoa dela, Windows GNU/Linux baino profesionalagoa 
dela eta enpresek ordainduta egiten dituzten euskaratzeak Librezalerenak baino 
profesionalagoak direla... Katedrala ona da eta bazarra txarra da.

Nire ustez gauza bakarrak ezberdintzen du bata eta bestea: antolaketa. Enpresa 
batean hobeto antolatuta daude horrelako gauzak egiteko, eta pizgarri indartsu 
bat dute: soldata hortik ateratzen dute. Baina antolaketa komunitate batean ere 
konpon daiteke. Nik uste dut hauek behar direla:

1-Itzultzaile guztiek jarraituko duten estilo-liburua edukitzea, irizpide 
komunak jarraitzeko, eta terminologia finkatzea.
2-Itzulpen guztiak gainbegiratuko dituen arduradun bat, besteen itzulpenetan 
eskua sartzeko eta zuzentzeko beldurrik edukiko ez duena.

Librezalek daukana: erdizka egindako estilo-liburu bat, terminologia bilatu 
behar da (OpenBravo jadanik euskaraz badago, parte bat finkatuta dago), eta 
koordinazio falta.

Nik uste dut Librezaletik OpenERPen kalitatezko itzulpena egin daitekeela, baina 
horretarako koordinatzaile-zuzentzaile bat behar da eta orain arte 
estilo-liburuan[3] esandakoak eta terminologiari dagokionez finkatzen diren 
erabakiak hertsiki jarraitu behar dira. Eta estilo-liburuan pixka bat aurreratu 
ahal badugu, hobeto.

Teknikoki ere zailtasun bat ikusten diot, orain OpenERP Launchpad-en itzultzen 
da, baina Launchpad ez da modurik egokiena askoren artean egiten diren 
itzulpenak koordinatzeko, ze:
- ez du terminologia iradokitzen
- ez ditu parekatze lausoak eskaintzen
Orduan, nik uste dut itzulpena lokalean egin beharko litzatekeela, itzulpenak 
egiteko OLI aplikazioekin. Horrela, terminologian inkoherentziak ez sortzeko 
glosarioak erabili ahal dira, eta parekatze lausoen bidez estiloa ere 
homogeneoagoa izango da.


Beste kontu bat dago, ea Librezalek besteen zain edo besteei begira egon behar 
duen proiektu bat abian jartzeko. Librezalek itxaron egin behar du ea Elhuyarrek 
edo beste norbaitek zein proiektuetarako eskatzen dituzten dirulaguntzak, 
Librezalek horretan ez sartzeko, ala beregaina izan behar du eta besteek egiten 
dutenari itxaron gabe hartu erabakiak? Galdera zaila niretzat.

Hori bai, erabakia proiektu hau Librezaletik aurrera eramatea bada, Dooteori 
esan behar zaio, urtarrilean laguntzarik eska ez dezan. Baina gero proiektua 
bukatu egin behar da, ezin da erdizka geratu.

Asier.

[1]http://code.google.com/p/tinyerp-community/wiki/Traduccion_es_ES
[2]https://translations.launchpad.net/+groups/openobject-translators
[3]http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago