[Librezale] OpenERP itzulpena

Asier Garaialde agara a bildua kantauri.com
Or, Abe 24, 10:39:11, CET 2010


Kaixo guztiok,

Esan duzuen bezala, neri ere estrategikoki oso interesgarria iruditzen 
zait OpenERP-ren auskararako itzulpena, bai euskalgintza eta baita ere 
mundu  enpresarialean soft askearen aldetik ere.

Orain dela hilabete gutxi hasi nintzen OpenERPari buruz interesa 
hartzen, sortu berri dudan enpresarentzat aplikazioak eta ERPak 
begiratzen hasi nintzenean.

Daukan interes estrategikoa kontutan harturik arrazoia ematen diot 
Dooteori, honen itzulpena modu egoki eta 'profesionalean' egin beharra 
dagoela esaten duenean, dagokion terminologia egokia erabiliz.

Hala eta guztiz ere, aipatu dudan bezala aplikazio honen inguruan 
daukadan interesagatik,  edozertan laguntzeko prest nago. Bilera edo 
topaketaren bat konkretatzen bada, nirekin ere kontatu.

Besterik gabe, agur bero bat.

Asier Garaialde

2010/24/12 10:04(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezale, topagunea, Dani eta Dooteo:
>
>   Iaz asko mugitu nintzen OpenERP itzulpena lortzeko. Euskalgintza 
> ikuspegitik erabat estrategikoa delako. Ez dago kontabilitatea era 
> profesionalean euskaraz egiterik. OpenERP kontabilitatea era txukunean 
> eramateko gaitasuna du eta Urtzik adierazi duen bezala askoz ere 
> gehiago egiteko gaitasuna du, ERP modular bikaina baita.
>
> Iaz Elhuyar eta Emun kooperatibarekin izan nituen bilerak enpresak 
> euskalduntzen dabiltzanez beraien ikuspuntua jasotzeko.
> Elhuyarrekoekin bestalde  itzulpena aztertzeko.
> Mundukide Arrasateko fundazioak erabiltzeaz gain, modulu berri bat 
> programatu zion kontabilitate analitiko bikoitza izateko. Gaitasun hau 
> (sarrerak zertan erabili diren jarraitzea) oso interesgarria da 
> ikastola, euskara elkarte eta diru-laguntzak jasotzen dituzten 
> entitate guztientzat.
> Euskara Elkarteen Topagunekoekin ere izan nintzen  aplikazio 
> euskaratzeko indarrak metatzeko.
>
> Bizitza pertsonala medio, ezin izan nion eutsi bultzadari eta 
> euskaratze proiektu hau lotan egon da.
>
> Danitxuk antolatutako Donostiako bileraren ondoren, non programa honen 
> euskaratzearen inguruan mintzo nintzen, Dooteok gai hau mugitu nahi 
> zuela entzun nuen.
>
> Abenduaren 13an Topaguneatik idatzi zidaten honen berri eskatuz eta 
> interesa agertuz.
>
> Orduak nik Dooteori idatzi nion ea zein asmo zuen.
>
> Urtzik librezalen itzultzeko asmoa agertu zuenean berriz idatzi nion 
> Dooteori:
>
> Jatorrizko mezua: og., 2010-12-23 14:57 +0100, egilea: Ander Elortondo
>
>>  Aupa!
>>
>>  Pasa dira hainbat egun eta zure erantzunik gabe jarraitzen dut. Beraz
>>  suposatzen dut jaso nuen informazio ez zela zuzena eta openERP
>>  euskaratzeko mugitzen hasiko naiz. Librezalen bizpahiru pertsona prest
>>  gaude poliki-poliki honi heltzeko.
>>
>>  Pena litzateke lan paraleloak izatea baina, informazio ezean
>>  beharrezko ikusten dugu hau euskaratzea.
>>
>>  izan libre izan euskaldun!
>>  Ander.
>>
>
>
>  eta hau duzue erantzuna:
>
> Arratsaldeon Ander eta Dani,
>
>
> Ander, Daniri er kopia bat bidaltzen diot bere iritzia interesgarria
> izango baizaigu.
>
> Ufffa! Barkatu, Ander. Ahaztu zitzaidan zure mezuari erantzutea. OpenERP
> ez dut euskaratu, OpenBravo-ren interfazea baizik.
>
> OpenBravo-ren interfazeak ez zituen hitz asko euskaratzeko, eta
> terminologikoki nahiko erraza zen (ez zen modulurik ezta laguntzarik
> euskaratu).
>
> Nire iritziz, OpenERP euskaratzeko erabateko finantzaketa lortu behar
> da, euskaratzean terminologia egokia erabiltzeko (amortizazioak,
> formulen izen eta deskripzioak, e.a.). Proiektu hau, zuk ondo aipatu
> zenuan bezala, ezinbestekoa da Soft Librea enpresa mailan zabaltzeko,
> baina horretarako itzulpena oso ona izan behar du, finantza arloko
> terminologia zehatza jakitea ezinbestekoa izanik. Uste dut aipatu nuela,
> baina badazpada berriro aipatzen dut: beldurra ematen dit horrelako
> aplikazioak edonola euskaratzea.
>
> Nire asmoa proiektu honi buruz Danirekin egingo den hurrengo bileran
> azaltzea da, eta agian BFAren dirulaguntzak alde batetik eta bestetik
> SPRIrekin harremanetan jartzea lortzen badugu, aplikazioaren (eta
> honentzako dauden moduluen) itzulpena erabat finantzatzea lor dezakegu.
>
> Bestalde, honi buruz ere aipatuko diet Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza
> Politikarako Sailburuordetzari, baliteke eta hauek ere interesa
> edukitzea.
>
> Zuen erantzunen zain, mertzis ta OOoaintxearte,
>
> Dooteo
>
>
>
> Programa hau euskalgintza ikuspegitik ESTRATEGIKOA da, euskalgintza 
> lan mundua inplikatu gabe oso zaila da eta lan mundua diru-kontuak eta 
> kudeaketa integrala aintzat hartu gabe porrota izan daiteke.
>
> Badirudi momentu berean iaz botatako aziek usta ematen hasi direla, 
> denok batera gai honetaz arduratzean.
>
> Ni urtarrilak 3an ez nago, beraz ezin naiz Bilboko bilera horretara joan.
> Ni prest nago programa honen euskaratzea koordinatzeko,  Ezagutzen dut 
> errealean martxan duten bi enpresa, ezarpenak egiten dituen 
> freelance.....
> Euskararentzat oinarrizkoa den aplikazio honetan laguntzako prest, 
> beraz antola gaitezen eta aurrera atera dezagun proiektu hau.
>
>
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander Elortondo.
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago