[Librezale] OpenERP itzulpena
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Abe 24, 10:04:04, CET 2010
Kaixo librezale, topagunea, Dani eta Dooteo:
Iaz asko mugitu nintzen OpenERP itzulpena lortzeko. Euskalgintza
ikuspegitik erabat estrategikoa delako. Ez dago kontabilitatea era
profesionalean euskaraz egiterik. OpenERP kontabilitatea era txukunean
eramateko gaitasuna du eta Urtzik adierazi duen bezala askoz ere gehiago
egiteko gaitasuna du, ERP modular bikaina baita.
Iaz Elhuyar eta Emun kooperatibarekin izan nituen bilerak enpresak
euskalduntzen dabiltzanez beraien ikuspuntua jasotzeko.
Elhuyarrekoekin bestalde itzulpena aztertzeko.
Mundukide Arrasateko fundazioak erabiltzeaz gain, modulu berri bat
programatu zion kontabilitate analitiko bikoitza izateko. Gaitasun hau
(sarrerak zertan erabili diren jarraitzea) oso interesgarria da
ikastola, euskara elkarte eta diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate
guztientzat.
Euskara Elkarteen Topagunekoekin ere izan nintzen aplikazio
euskaratzeko indarrak metatzeko.
Bizitza pertsonala medio, ezin izan nion eutsi bultzadari eta euskaratze
proiektu hau lotan egon da.
Danitxuk antolatutako Donostiako bileraren ondoren, non programa honen
euskaratzearen inguruan mintzo nintzen, Dooteok gai hau mugitu nahi
zuela entzun nuen.
Abenduaren 13an Topaguneatik idatzi zidaten honen berri eskatuz eta
interesa agertuz.
Orduak nik Dooteori idatzi nion ea zein asmo zuen.
Urtzik librezalen itzultzeko asmoa agertu zuenean berriz idatzi nion
Dooteori:
Jatorrizko mezua: og., 2010-12-23 14:57 +0100, egilea: Ander Elortondo
> Aupa!
>
> Pasa dira hainbat egun eta zure erantzunik gabe jarraitzen dut. Beraz
> suposatzen dut jaso nuen informazio ez zela zuzena eta openERP
> euskaratzeko mugitzen hasiko naiz. Librezalen bizpahiru pertsona prest
> gaude poliki-poliki honi heltzeko.
>
> Pena litzateke lan paraleloak izatea baina, informazio ezean
> beharrezko ikusten dugu hau euskaratzea.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
eta hau duzue erantzuna:
Arratsaldeon Ander eta Dani,
Ander, Daniri er kopia bat bidaltzen diot bere iritzia interesgarria
izango baizaigu.
Ufffa! Barkatu, Ander. Ahaztu zitzaidan zure mezuari erantzutea. OpenERP
ez dut euskaratu, OpenBravo-ren interfazea baizik.
OpenBravo-ren interfazeak ez zituen hitz asko euskaratzeko, eta
terminologikoki nahiko erraza zen (ez zen modulurik ezta laguntzarik
euskaratu).
Nire iritziz, OpenERP euskaratzeko erabateko finantzaketa lortu behar
da, euskaratzean terminologia egokia erabiltzeko (amortizazioak,
formulen izen eta deskripzioak, e.a.). Proiektu hau, zuk ondo aipatu
zenuan bezala, ezinbestekoa da Soft Librea enpresa mailan zabaltzeko,
baina horretarako itzulpena oso ona izan behar du, finantza arloko
terminologia zehatza jakitea ezinbestekoa izanik. Uste dut aipatu nuela,
baina badazpada berriro aipatzen dut: beldurra ematen dit horrelako
aplikazioak edonola euskaratzea.
Nire asmoa proiektu honi buruz Danirekin egingo den hurrengo bileran
azaltzea da, eta agian BFAren dirulaguntzak alde batetik eta bestetik
SPRIrekin harremanetan jartzea lortzen badugu, aplikazioaren (eta
honentzako dauden moduluen) itzulpena erabat finantzatzea lor dezakegu.
Bestalde, honi buruz ere aipatuko diet Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza
Politikarako Sailburuordetzari, baliteke eta hauek ere interesa
edukitzea.
Zuen erantzunen zain, mertzis ta OOoaintxearte,
Dooteo
Programa hau euskalgintza ikuspegitik ESTRATEGIKOA da, euskalgintza lan
mundua inplikatu gabe oso zaila da eta lan mundua diru-kontuak eta
kudeaketa integrala aintzat hartu gabe porrota izan daiteke.
Badirudi momentu berean iaz botatako aziek usta ematen hasi direla,
denok batera gai honetaz arduratzean.
Ni urtarrilak 3an ez nago, beraz ezin naiz Bilboko bilera horretara joan.
Ni prest nago programa honen euskaratzea koordinatzeko, Ezagutzen dut
errealean martxan duten bi enpresa, ezarpenak egiten dituen freelance.....
Euskararentzat oinarrizkoa den aplikazio honetan laguntzako prest, beraz
antola gaitezen eta aurrera atera dezagun proiektu hau.
izan libre izan euskaldun!
Ander Elortondo.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago