[Librezale] UEUtik bidalitako oharra (Off-topic ?)

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Abe 23, 15:22:20, CET 2010


Aupa Librezaleok,

Zuetako askok jasoko zenuten zuzenean baina badaezpada, hona UEUtik
bidalitako ohar baten kopia:

Kaixo lagun,
>>
>> Jakingo duzunez, Informatikari Euskaldunen Bilkurak biurteko izaera du eta
>> 2011an izango den ekitaldi berriaren antolakuntzarekin hasi garela
>> jakinarazteko idazten dizugu.
>>
>> IEB2011rako bilkuraren gai nagusitzat *gizarte-sareak* hartu ditugu. Ohi
>> bezala, arlo horretan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen
>> berri ematea litzateke gure asmoa.
>>
>> Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik
>> aparte ikusi. Hori dela eta, izandako *esperientziak *bilkurako
>> partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan nahi dutenekin
>> konpartitzea aberasgarria izango da.
>>
>> Bestalde, *euskaraz garatutako edozein klaseko software-produktuak*aurkezteko beta ere eman nahi genuke. Beraz, euskarazko softwarea ekoizten
>> baduzu, bilkuran parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.
>>
>> Aurkezpen bakoitza egiteko hamabost bat minutu izango dira, eta beste bost
>> galdera-erantzunetarako.
>>
>> Deialdiari lotutako laburpenak bidaltzeko azken eguna: *2011-01-28*
>>
>>  Mezuari atxiki dokumentu bi aurkituko dituzu:
>> - Bilkuraren nondik norakoak azaltzen duen eskutitza
>> - Software produktuak eta Interneteko esperientziak aurkezteko deialdiaren
>> berri ematen duena.
>> Edozein zalantza izanez gero, mezu honi erantzun (a.latatu a bildua ueu.org) edo
>> 943821426 telefonora deitu.
>>
>> Ondo izan!!
>> --
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Ainhoa Latatu Nuņez
>> Unibertsitate gaiak
>>
>> [image: UEU logoa]
>>
>> Eibarko Egoitza Akademikoa
>> Markeskoa. Otaola hiribidea 1
>> 20600 EIBAR
>> Tel.: 943 82 14 26
>> Faxa: 943 82 06 16
>> a.latatu a bildua ueu.org
>>
>> www.ueu.org
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101223/cdf3fbd5/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ueu_logo_berria.jpg
Type: image/jpeg
Size: 3889 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101223/cdf3fbd5/attachment-0001.jpg>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago