[Librezale] UEUtik bidalitako oharra (Off-topic ?)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Abe 23, 17:18:02, CET 2010


Gorka Azkarate-(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleok,
>
> Zuetako askok jasoko zenuten zuzenean baina badaezpada, hona UEUtik
> bidalitako ohar baten kopia:

Ba zerbait entzuna nuen baina eskertzen da informazioa.

>
> Kaixo lagun,
>>>
>>> Jakingo duzunez, Informatikari Euskaldunen Bilkurak biurteko izaera du
>>> eta
>>> 2011an izango den ekitaldi berriaren antolakuntzarekin hasi garela
>>> jakinarazteko idazten dizugu.
>>>
>>> IEB2011rako bilkuraren gai nagusitzat *gizarte-sareak* hartu ditugu.
>>> Ohi
>>> bezala, arlo horretan izandako esperientzien eta garatutako
>>> softwarearen
>>> berri ematea litzateke gure asmoa.
>>>
>>> Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako
>>> ideietatik
>>> aparte ikusi. Hori dela eta, izandako *esperientziak *bilkurako
>>> partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan nahi
>>> dutenekin
>>> konpartitzea aberasgarria izango da.
>>>
>>> Bestalde, *euskaraz garatutako edozein klaseko
>>> software-produktuak*aurkezteko beta ere eman nahi genuke. Beraz,
>>> euskarazko softwarea ekoizten
>>> baduzu, bilkuran parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.
>>>
>>> Aurkezpen bakoitza egiteko hamabost bat minutu izango dira, eta beste
>>> bost
>>> galdera-erantzunetarako.
>>>
>>> Deialdiari lotutako laburpenak bidaltzeko azken eguna: *2011-01-28*
>>>
>>>  Mezuari atxiki dokumentu bi aurkituko dituzu:
>>> - Bilkuraren nondik norakoak azaltzen duen eskutitza
>>> - Software produktuak eta Interneteko esperientziak aurkezteko
>>> deialdiaren
>>> berri ematen duena.
>>> Edozein zalantza izanez gero, mezu honi erantzun (a.latatu a bildua ueu.org) edo
>>> 943821426 telefonora deitu.

2011ko bilkuraren bloga hau dela dirudi (oraingoz ez dauka informazio
askorik):
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ieb2011/

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago