[Librezale] Kaixo Librezaleok!

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Abe 23, 15:09:49, CET 2010


Aupa Urtzi,

og., 2010.eko aberen 23a 13:14(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezale!
>
> Beno, ezer esan aurretik, software librea euskararatzeko proiektu hau
> paregabea iruditzen zaidala esan behar dut. Bikaina benetan, software
> librea erabiltzen dugunontzat! Nire kasuan, Ingeniari informatikoa eta
> OpenSource zalea izanik, kosta egiten zait Euskarazko kalitatezko
> softwarea aurkitzea. Beraz, uste dut aukera paregabea dela kumunitate
> honetan parte hartuz eta software munduan euskara sustatuz, kalitatezko
> hitzulpenak eduki ahal izatea.
>
> Egia esan, denbora askorik ez badut ere, nire hasierako helburua, lanean
> dihardudan OpenERP aplikazioa guztiz euskararatzea izango litzateke.
> Behin baino gehiagotan ikusi ditut Worpress, OpenOffice... bezalako
> aplikazioen hitzulpenak eta oso lan bikaina egin dela iruditzen zait.
> Baina nik pauso bat gehiago emateko asmoa daukat, lan munduan zuzen
> zuzenean erabiliko den aplikazio bat euskaraz eduki ahal izateko aukera
> bermatu nahiko nuke.
>
> Agian askok jakingo duzuen bezala, ERP bat (Enterprise Resource
> Planning), enpresa oso bat kudeatzeko erabiltzen det sistema erraldoi
> bat da. Hasi enpresaren erosketetatik eta salmentetaraino dauden
> prozesuak kudeatzen dituen sistema zentralizatu bat. Zoritxarrez,
> oraingoz erdaraz bakarrik eskura dezakegu programa hau (hauen artean
> Katalanez ere bai). Baina, pixkanaka gauzak aldatu nahiko nituzke eta
> oso interesgarria iruditzen zait maila honetako aplikazio bat Euskara
> hutsean ere eskuragarri izatea. Softwarea Euskaraz ez etxean bakarrik,
> baita lanean ere eduki ahal izateko.
>
> Ba besterik gabe, espero dut Librezaleok, zuen laguntza izango dudala
> proiektu erraldoi honetan zehar. Izan ere, ez baita batere erraza
> (niretzat behintzat) hitzulpenak egitea!!
>
> Eskerrik asko denoi!!
>

Nik dakidanagatik EuskalGNU/Zundan-eko dooteok asmoa dauka datorren 
urtean OpenERPren lokalizazioari ekiteko, baina administrazioari 
proiektua aurkeztuta eta bide burokratikotik pasata.

Hori aurrera aterako den? ezin jakin eta are gutxiago epeak zertan 
izango diren.

Patxik aipatu duen moduan Anderrek daki gehien ERP hauen inguruan, edo 
interes gehiena berak azaldu du, behinik behin.

Julen.

pd: itzulpenak hatxerik gabe!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago