[Librezale] Kaixo Librezaleok!
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Abe 23, 14:10:43, CET 2010
Aupa Urtzi.
Gai hauen gainean, Ander jantzi jantzia dago. Eta, OPEN Bravo edo OpenERPri
buruz badaki zeozer, ezta Ander?
Euskaratze konturen bat ere izan zen, Jaurlaritza tarteko dela... beraz,
zurea da hitza Ander.
Nik neuk, ERP baten kudeaketan, ikasi nahi nuke. Beraz... euskaratzeaz
gainera, openERParty bat egiteko prest.
Lanerako, zein edozein proiektu kudeatzeko. Herri mugimendu, gaztetxe,
elkarte... aproposa izan daitekelako.
Nik neuk, Albisteak 2,0 eta Hamaika Telebistan proposatuko nuke, adibidez.
patxi albisteak 2.0 + (ta gehiago)
Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
aberen 23a 13:14):
> Kaixo Librezale!
>
> Beno, ezer esan aurretik, software librea euskararatzeko proiektu hau
> paregabea iruditzen zaidala esan behar dut. Bikaina benetan, software librea
> erabiltzen dugunontzat! Nire kasuan, Ingeniari informatikoa eta OpenSource
> zalea izanik, kosta egiten zait Euskarazko kalitatezko softwarea aurkitzea.
> Beraz, uste dut aukera paregabea dela kumunitate honetan parte hartuz eta
> software munduan euskara sustatuz, kalitatezko hitzulpenak eduki ahal
> izatea.
>
> Egia esan, denbora askorik ez badut ere, nire hasierako helburua, lanean
> dihardudan OpenERP aplikazioa guztiz euskararatzea izango litzateke. Behin
> baino gehiagotan ikusi ditut Worpress, OpenOffice... bezalako aplikazioen
> hitzulpenak eta oso lan bikaina egin dela iruditzen zait. Baina nik pauso
> bat gehiago emateko asmoa daukat, lan munduan zuzen zuzenean erabiliko den
> aplikazio bat euskaraz eduki ahal izateko aukera bermatu nahiko nuke.
>
> Agian askok jakingo duzuen bezala, ERP bat (Enterprise Resource Planning),
> enpresa oso bat kudeatzeko erabiltzen det sistema erraldoi bat da. Hasi
> enpresaren erosketetatik eta salmentetaraino dauden prozesuak kudeatzen
> dituen sistema zentralizatu bat. Zoritxarrez, oraingoz erdaraz bakarrik
> eskura dezakegu programa hau (hauen artean Katalanez ere bai). Baina,
> pixkanaka gauzak aldatu nahiko nituzke eta oso interesgarria iruditzen zait
> maila honetako aplikazio bat Euskara hutsean ere eskuragarri izatea.
> Softwarea Euskaraz ez etxean bakarrik, baita lanean ere eduki ahal izateko.
>
> Ba besterik gabe, espero dut Librezaleok, zuen laguntza izango dudala
> proiektu erraldoi honetan zehar. Izan ere, ez baita batere erraza (niretzat
> behintzat) hitzulpenak egitea!!
>
> Eskerrik asko denoi!!
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101223/1c839c73/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago