[Librezale] Kaixo Librezaleok!

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ast, Abe 23, 13:14:19, CET 2010


Kaixo Librezale!

Beno, ezer esan aurretik, software librea euskararatzeko proiektu hau
paregabea iruditzen zaidala esan behar dut. Bikaina benetan, software librea
erabiltzen dugunontzat! Nire kasuan, Ingeniari informatikoa eta OpenSource
zalea izanik, kosta egiten zait Euskarazko kalitatezko softwarea aurkitzea.
Beraz, uste dut aukera paregabea dela kumunitate honetan parte hartuz eta
software munduan euskara sustatuz, kalitatezko hitzulpenak eduki ahal
izatea.

Egia esan, denbora askorik ez badut ere, nire hasierako helburua, lanean
dihardudan OpenERP aplikazioa guztiz euskararatzea izango litzateke. Behin
baino gehiagotan ikusi ditut Worpress, OpenOffice... bezalako aplikazioen
hitzulpenak eta oso lan bikaina egin dela iruditzen zait. Baina nik pauso
bat gehiago emateko asmoa daukat, lan munduan zuzen zuzenean erabiliko den
aplikazio bat euskaraz eduki ahal izateko aukera bermatu nahiko nuke.

Agian askok jakingo duzuen bezala, ERP bat (Enterprise Resource Planning),
enpresa oso bat kudeatzeko erabiltzen det sistema erraldoi bat da. Hasi
enpresaren erosketetatik eta salmentetaraino dauden prozesuak kudeatzen
dituen sistema zentralizatu bat. Zoritxarrez, oraingoz erdaraz bakarrik
eskura dezakegu programa hau (hauen artean Katalanez ere bai). Baina,
pixkanaka gauzak aldatu nahiko nituzke eta oso interesgarria iruditzen zait
maila honetako aplikazio bat Euskara hutsean ere eskuragarri izatea.
Softwarea Euskaraz ez etxean bakarrik, baita lanean ere eduki ahal izateko.

Ba besterik gabe, espero dut Librezaleok, zuen laguntza izango dudala
proiektu erraldoi honetan zehar. Izan ere, ez baita batere erraza (niretzat
behintzat) hitzulpenak egitea!!

Eskerrik asko denoi!!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101223/db34958c/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago