[Librezale] Chromium-en zenbait hitzetan zalantzak
Manex Agirrezabal
manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Ast, Abe 16, 10:31:03, CET 2010
Ieup Asier:
Bakarrik gauza bat. Sandbox hitza statusNet-en ere agertzen da. Guk
hautsontzi hitzarekin itzuli genuen, baina bueno, hori kontestuaren arabera
alda adaitekeen zerbait dela iruditzen zait.
Besterik gabe,
MANEX
Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen
15a 22:18):
> Aupa, azken aldian Chromium ari naiz euskaratzen[1]. Kate errazak egin
> ditugu,
> orain zailak falta
>
> dira. Zalantzak ditut 3 hitzetan, ez ditut inon aurkitu euskaratuta, ea
> norbaitek lagundu ahal duen:
>
> - tabstrip: uste dut fitxen ertzak erakusten dituen zerrenda dela, bain ez
> nago
> guztiz seguru. Itzulpenik logikoenak "fitxa-banda" edo "fitxen banda"
> dirudi,
> "comic strip" itzultzeko erabiltzen (omen) den "komiki-banda" hitzaren
> bidetik.
> Baina ez dut oso gustuko. "Fitxen zerrenda" ere izan zitekeen, baina
> testuen
> zerrenda batekin nahas daiteke. Agian "fitxa-barra"?
>
> - sandbox: hau zera da, "ingurune isolatua", "isolamendu-gela" edo
> horrelako
> zerbait, arriskutsuak izan daitezkeen hedapenak kalterik egin ez dezaten
> sistemaren gainerako ataletatik isolatuta exekuta daitezen. Zer moduz
> "isolamendu-gela"?
>
> - under the hood: hobespenen atalean dago, literalki "kotxearen kapotaren
> azpian
>
> dagoena" esan nahi du. Normalean ezkutuan dauden gauzak dira, haiek
> ikusteko
> kapoa altxatu behar da (interfazea baino haratago begiratu). Izan daiteke
> "Kapotaren azpikoa"?
>
> Asier.
>
> [1]
> https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+lang/eu
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101216/12bd1e42/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago